Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Champions-aren ondoren, eta 'mundial'-aren aurretik, Txinalka

Oiartzungo antzerki taldeak 'Futbol partida' taularatuko du asteburuan, sesio bikoitzean; Achille Campanileren testua izango du oinarri

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2018/05/30
txinalka futbol partida

Txinalkakoak Josune Cousillas Kultura zinegotziarekin, saioetara joateko gonbita luzatzeko argazkian.

Txinalka Oiartzungo antzerki taldeak urteroko emanaldiak eskainiko ditu larunbat eta igandean. Tessa Andonegiren zuzendaritzapean, Futbol partida antzezlana taularatuko dute. Achille Campanile italiarraren Campionato di calcio ovvero far l’amore non è peccato (Futbol txapelketa edo amodioa egitea ez da bekatu, euskaraz) obraren euskarazko estreinaldia izango da. Orereta Ikastolako irakasle Aitzpea Aizpuruak itzuli zuen lana. Txinalkakoek Oiartzun Irratiari adierazi diotenez, road movie antzeko bat da, bidai bat. 1935ean kokatuta dago, eta oso korala da: jatorrizko bertsioan 31 pertsonaia daude. Txinalkan, futbol talde bat osatzeko bezain beste aktore daude, baina bakoitzak pertsonaia bat baino gehiago jokatuko du. Honako aktore hauek osatzen dute, Campanile eta Andonegirekin batera, fitxa teknikoa: Udane Altuna, Pili Arbelaitz, Usoa Arbelaitz, Jesus Gonzalez, Nati Gonzalez, Amaia Ibarguren, Izaskun Llona, Marga Maritxalar, Luix Mitxelena, Martin Otazo eta Ekain Susperregi. Jatorrizko bertsioaren moldaketak daude. Izan ere, obra estreinatu zenean —1972an— oraindik hamabi urte zituen futbolari bat agertzen da obran. Gainera, Euskal Herrian kokatuta dago, Italian beharrean. Oiartzungo Udalak, Josune Cousillas Kultura zinegotziaren bitartez, saioetara joateko deia luzatu zuen. Antzerki taldea orain dela lau urte pasatu zen udalak sustatuta izatera, eta egonkortasuna dute ordutik. Cousillasek bide beretik joateko opa die antzerki taldekoei. Hilaren 2an eta 3an Larunbateko emanaldia 20:00etan hasiko da. Igandekoak, berriz, Oiartzungo Antzerkizaleen Elkartearen ordutegiari ez dio hutsik egingo: 19:00etan hasiko baita. Bi saioak udaletxeko pleno aretoan izango dira, eta sarreraren prezioa bost eurokoa izango da. Azkeneko entseguak egiten ari dira 11 aktoreak, eta epaileak txilibitua jotzea besterik ez da falta oihaltzarra zabaltzeko.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.