Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Lan hitzarmenen estatalizazioaren aurka mobilizatu da LAB

Garbiñe Aranburu sindikatuaren idazkari nagusiak iragarri du estatalizazioaren aurka borrokan jarraituko dutela, eta euskal esparruaren alde

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2018/05/30
lab estatalizazioa mobilizazioa

Garbiñe Aranburu idazkari nagusia izan da Oiartzunen.

LAB sindikatuak Euskal Herriko 110 tokietan estatalizazioaren eta prekarietatearen kontrako elkarretaratzeak egin ditu. Tartean, Oiartzungo Alcampon. Bertan izan da sindikatuko idazkari nagusi Garbiñe Aranburu. Lehenik eta behin, lan istripuan atzo hil zen Orozkoko langile bat gogoan izan du. Lan hitzarmenen estatalizazioa Espainiako estatuan ematen ari den inboluzio eta politiko eta sozialean kokatu du Aranburuk. “Ezarri nahi den klase proiektua salatu nahi dugu. Neoliberalismoa ezarri nahi denean, askoz errazagoa da estatu barruan ezartzea”, esan du. Horrela hiru ardatz bereizi ditu egungo egoeran. Alde batetik, lurraldetasun krisia. “PP, PSOE eta Ciudadanosek osatutako blokeak errepresioarekin erantzun du, politikarekin beharrean. Hor dago 155. artikuluaren ezarpena”, esan du. Bestetik, eskubide indibidual eta kolektiboen murrizketa salatu du LABeko idazkari nagusiak. Azkenik, krisia langileen erabakitzeko eskubidea mugatzeko baliatu dutela gaitzetsi du. Zaku horretan sartu ditu Espainiako Konstituzioaren 135. artikuluaren erreforma edo aurrekontuak. Azkeneko bi lan erreformak ez ditu ahaztu. Ondorioak Gaineratu duenez, lan hitzarmenen estatalizazioak euskal langileengan ondorio larriak ditu. Kasu horretan ere, hiru alorretan zatitu diru ondorioak. Lehena, euskal langileen eskubideak Euskal Herrian negoziatzea mugatzen duela. Bigarrena, erabakitzeko eskubidean esku-hartzea dela. “Lan harremanetan 155. artikulua ezartzea da. Lan eskubideak homogeneizatzen ditu, okerrera”, argitu du. Eta hirugarrena, sindikatuen bitartekaritza baldintzatzeko beste modu bat dela adierazi du: “Euskal Herrian sindikalismo borrokalaria dugu, eta horrek lan eta soldata baldintza hobeak izatea ekarri gaitu. Horregatik, patronalak estatu mailan negoziatu nahi du, sindikatu otzanagoekin negoziatzea nahiago du”. “Euskal esparrua blindatu” Gaur egun, hiru euskal langiletik bi estatalizazioaren menpe dagoela jakinarazi du. Eta geratzen direnetik, erdia arriskuan dagoela. Horregatik, lan harremanen euskal esparrua blindatu nahi dutela aldarrikatu du. Ildo horretan, iaz lortutako akordio interprofesionala gogorarazi du: “Harrotasunez, harrokeriarik gabe, esan nahi dugu iaz sinatu zen akordio interprofesionala ez zela posible izango sindikatu honek aurrez egindako lanik gabe”. Hala ere, bertan behera uzteko mehatxua beti hor egongo dela ohartarazi du. Itxaropenerako leiho bat zabaldu du. Azken aldian egindako mobilizazio jendetsuak aipatu ditu —pentsionistak eta emakumeak—, baita estatalizazioaren kontra edota hitzarmen kolektiboen alde lortutako hainbat lantokietako akordioak ere. “Mobilizatzen ari gara”, jarraitu du Aranburuk, “baina lantokiz lantoki egiten ari garen mobilizazioetatik harago joan behar dugu”. Horretarako, mobilizazio zabalagoak eskatu ditu, beste hainbat eragilerekin batera. ELArekin batera estatalizazioa ez salatzearekin penatu da. Gaurkoa, mugarri Gaur langile asko kalera atera direla berretsi du, azken asteetan lantokietan egindako lanarengatik. “Gaurkoa mugarria da estatalizazioaren eta prekarietatearen aurkako borrokan. Gaur ez da ezer bukatu, jarraitu egingo du. Lan harremanen euskal esparru baten alde borroka egitea da onena”. Gai hori agenda politikoan sartu behar dela aipatu du, baita estatus politiko berrien eztabaidan ere. Bukatzeko, sindikalismoak duen erronketako bat azaldu du: aldaketa sozialaren aldeko borrokan aldaketa politikoarena txertatzea. “Aldaketa sozialik ez dago burujabetzarik gabe”, ebatzi du. Estatalizazioaren aurkako borroka datorren ikasturterako lehentasunetako bat izango dela iragarri du.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.