Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Gure Esku Dago-k eginahalak egingo ditu giza katerako

Izen emate masiboa egin nahi dute asteburuan; gainera, ekainaren 10erako informazio praktikoa jakinarazi dute, xehetasunekin

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2018/05/31
gure esku dago izen ematea

Gure Esku Dago-k mahaiak beteta ikusi nahi ditu ostiral eta igandean.

Hamar egun besterik ez dira falta Gure Esku Dago-k antolatu duen giza katerako. 1.500 oiartzuar behar dira herriari dagozkion bi kilometroak osatzeko. Kopuruaren erdiaren langa gainditu dute, 800 lagunek eman baitute izena. Datorren asteburuan kopuru hori handitzea izango da helburua. Izan ere, “izen emate masiboa” egitera deitu dute bihar, ostirala, eta igandean. Eguraldi ona eginez, gero, plazan jarriko dituzte mahaiak, eta euriarekin, Fermiñenen. Bihar 17:00etatik 21:00etara egongo dira, eta igandean, berriz, 11:00etatik 14:00etara. Gainera, ekainaren 10ean, Orio eta Zarautz ingurura joateko Topo txartelak ere salduko dituzte bertan, lau euroren truke. Informazio praktikoa Oiartzungo Gure Esku Dagok ekainaren 10erako planning-a zein izango den jakinarazi du. Topoz joateko, bi txartel egongo dira, helmugako herrien traineruen kolorearekin: Oriora joateko horia izango da, eta Zarauzkoa, urdina. Goiztiarrenak Oriora joan behar dutenak izango dira. 08:15ean geratu dira Arraguako Topoan, eta 08:43ko trena hartuko dute. Giza katean parte hartuta, 13:31ko trena hartuko dute, 14:15ean bueltatuko dira herrira. Zarautzera joan behar dutenen kasuan, 08:40ean geratu dira geltokian, 09:06eko Topoa hartzeko. 13:48ean hartuko dute bueltakoa, San Pelaion, eta 14:38an iritsiko dira Arraguara. Topora joateko, Landetxe plazatik bi autobus aterako dira: 07:55ean horientzako eta 08:10ean urdinentzakoa. Autoentzako aparkalekua Beheko Plazan eta Elizalde Herri Eskolan jarriko dituzte. Autoan joan nahi dutenek, berriz, 10:00etarako egon beharko dute Orioko aparkalekuan. Autobusek lehentasuna izango dutenez, 13:00etara arte ezingo dute ibilgailu partikularra mugitu. Norbaitek zalantzaren bat badu, 666 67 60 86 telefono zenbakira deitu dezakete, edo e-posta bidez idatzi. Sare sozialak ere erabil ditzakete harremanetan jartzeko (facebook eta twitter).
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.