Urdaburu kalea eta Galtzaraborda etorbidea lotuko dituen igogailuaren lanak hasi dituzte

Lanek hogei aste iraungo dutela aurreikusi du udalak, eta lanak egiteko, momentu zehatzetan Murumendi kalea moztu egingo dute.

Aste honetan hasi dituzte bi kaleak lotuko dituen igogailua jartzeko lanak.

Urdaburu kalea eta Galtzaraborda etorbidea lotuko dituen igogailuaren lanak aste honetan hasi ditu udalak. Inguru horretako urbanizazio osagarria ere egingo du, igogailuaren inguruko eremua hobetu, eta Urdaburu kaletik iristen den kalea zabaltzeko. Lanek hogei aste iraungo dutela aurreikusi du udalak, eta lanak egiteko, momentu zehatzetan Murumendi kalea moztu egingo dute. Mozketa hori egin behar duenean jakinaraziko die bizilagunei.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.