Eskuekin bizitza bat salba daitekeela erakutsiko du DYA-k

Zure eskuek bizitza bat salba dezakete goiburuarekin, suspertze teknikak erakusteko doako jarduerak antolatu ditu DYAk.

dya sorospen ikastaroa

Lehen sorospeneko hainbat teknika erakutsiko dituzte.

BBS Bihotz Biriken Suspertzearen eguna da gaur, eta horren harira Zure eskuek bizitza  bat salba dezakete goiburuarekin, suspertze teknikak erakusteko doako jarduerak antolatu ditu DYAk. Sentsibilizazio egunaren bidez, Bihotz-Biriken Geldialdi baten aurrean esku hartzen jakitearen garrantzia utzi nahi dute agerian. Teknika erraza dela diote antolatzaileek, “10 minutu baino ez dira behar, nahiz eta aurretiko osasun formakuntzarik ez izan, eta edozein pertsonaren eskura dago, bere adina edozein dela ere”. Errenteria-Oreretan igande honetan (hilak 3) teknikak erakutsiko dituzte 11:00etatik 14:00etara Zumardian DYAk jarriko duen postuan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.