Euskaraldirako prestakuntza saioak antolatu dituzte

Zalantza eta jokabideak argitzeko saioak egingo dituzte lau barrutietan.

Rol bakoitzean nola jokatu erakutsiko dute formazio saioetan.

Pasaiako Euskararen Aholku Batzordeak formazio saioak antolatu ditu lau barrutietan Euskaraldiari begira. Belarriprest-en eta Ahobizi-en zalantzak eta jokabideak argitzeko saioak izango dira. Formazio saio hauen helburua da Belarriprest eta Ahobizi izatea zer den ondo ikastea. Ardurak ondo betetzeko gakoak erakutsiko dituzte, eta baita gainontzeko herritarrei  jokabide hauek nola azaldu ere, besteak beste, saretzeko lanetan ariko direnei bidea errazteko. Asteartera arteko epea dago izen emateko, eta interesdunek formulario hau bete beharko dute aurretik. Saioak
  • Trintxerpe: hilaren 13an, 18:30ean, udal euskaltegian.
  • San Pedro: hilaren 14an, 18:00etan, udal aretoan.
  • Antxo: hilaren 19an, 18:30ean, kultur etxean.
Donibaneko saioa irailean izango da, barrutian, orain ADI Euskararen batelARI iniziatiban murgilduta dabiltzalako. Atzo aurkeztu zuten Donibaneko egitasmoa, eta sanjoanetan jarriko dute praktikan, azken hau ere Euskaraldirako lehen entsegu gisa.

Informazio gehiago emailez edota 688 695 520 telefono zenbakira deituta.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.