Gaur arratsaldean jokatuko dute finalerdietako itzuliko partida, Donostian; joaneko bi partidak irabazi zituzten oiartzuarrek
Txost taldeko palista [Argazkia: Gipuzkoako Pilota Federazioa].
Abordatzerako prest dira Oiartzungo palistak. Gaur arratsaldean jokatuko dituzte itzuliko partidak, Donostiako Atano III.a pilotalekuan, Madalensoro obrengatik itxita baitago. Aurretik jarri ziren pasa den asteko partidatan, Lazkaoren kontra: larruzko paletan 24-35 gailendu ziren Antxin Ezkerro eta Orkatz Argote, eta pala motzean justuago irabazi zuten Oinatz Aizpuru eta Jon Irigoienek (39-40). Huts egite larririk ez badago, esku eskura dute finala.
Madalensoro, obretan.
Esku huskako partidetan, final laurdenetan hasiko dira oiartzuarrak. Oñatiko Zubikoa pilotalekuan jokatuko dute gaur, telebistako ordutegian (22:00etan). Beasainen kontra nagusitu ziren final zortzirenetan. Honako da gaurko deialdia, bikote titular eta ordezkoekin:
- Kadeteak: Ekain Sein, Xabier Aburuza eta Mikel Aranburu.
- Gazteak: Oroitz Sein, Josu Azpirotz eta Ekaitz Salaberria.
- Nagusiak: Zigor Salaberria, Egoitz Etxabe eta Ekain Etxeberria.