Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

"Pasatu ditugunak pasatuta, izan zitezkeen albisteen artean bigarren onena izan da"

Etorkizunaren Alde plataformako kide, eta aldi berean Oreretako hiru gazte auzipetuetako baten aitak epaiaren lehen balorazioa egin du HITZAn.

Urko Etxebeste Petrirena
Errenteria-Orereta
2018/06/01

Etorkizunaren Aldek aurretik egindako agerraldi baten irudia.

Absoluzioa nahi zuten Etorkizunaren Alde plataformako kideek. Baina gaur Espainiako Auzitegi Nazionalak Oreretako hiru gazteen eta Beasaingo baten epaiketaren harira emandako epaia, “bigarren albiste onena” izan dela jakinarazi du Patxi Petrirenak, Etorkizunaren Alde plataformako kide, eta auzipetutako baten aitak. “Sententzia oraindik irakurtzen ari naiz [16:30ean hitz egin du HITZAk Petrirenarekin], ez dut osorik irakurri. Pasatu ditugunak pasatuta, izan zitezkeen albisterik onenen artean bigarrena izan da”. Albisterik onena absoluzioa zen plataformako kideentzat. Gaur goizean jakinarazi du Espainiako Auzitegi Nazionalak 2017ko martxoaren 11n Iruñean atxilotu zituzten hiru gazteen auziaren sententzia. Bi urteko zigorra ezarri diete hiru gazte oreretarrei nahiz Beasaingoari. Gainera, Petrirenak jakinarazi duenez, erantzukizun zibilik ez diete egotzi gazteei, hau da, egun horretan Iruñean izan ziren kalteen kargu ez dute egin behar. Pozik, ondo jaso dute albistea gurasoek, nahiz eta desiatutako absoluzioa ez izan. “Zortzi hilabetez espetxean izan dira gure semeak. Eskatzen ziren zigorretatik erantzukizun zibila ere kendu dute, terrorismoarenaz gain. Ez dira berriz ere kartzelara sartuko, eta hori, dudarik gabe, ona da”. Semearekin justu-justu hitz egiteko aukera izan du Petrirenak, “berria jakin duenetik gurekin hitz egin bitartean azterketa bat izan du unibertsitatean. Minutu batez hitz egin dugu soilik. Baina ongi, pozik”. Aldi berean, Etorkizunaren Alderen buru ziren beste auzipetuen gurasoekin mezu bidez hitz egin duela jakinarazi du Petrirenak, azkar batean, “oraindik guztiz kokatu gabe gaude”. Gaur arratsaldean dira biltzekoak, epaiaren balorazioa egiteko eta aurrera begirakoak adosteko. Gaur ere Altsasuko gazteen gaineko epaia eman du Espainiako Auzitegi Nazionalak. Horren iritzia eman du Patxi Petrirenak: “Bidegabekeria handia iruditzen zaigu epaia. Nahiz eta terrorismoaren kalifikazioa kendu den, eta bada zerbait, epaia eta kondenak izurriak, neurrigabeak iruditzen zaizkigu”.

Lotutako albisteak:

+ Espainiako Auzitegi Nazionalaren epaia.

+ Epaiketaren ondoren, zigor eskaerak.

+ Hiru gazteen aldeko elkartasun eguna azaroaren 11n.

+ Hiru gazteak, etxean.

+ Gurasoekin HITZAk egindako erreportajea.

+ Etorkizunaren Alde plataformaren agerraldia, 2017ko ekainean.

+ Errenteriako alkate, eta alkate izandakoen agerraldia 2017ko maiatzean.

+Atxiloketa eta astebetera manifestazio jendetsua Errenteria-Oreretan.

+ Atxilotu eta bi egunera, deklaratzera.

 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.