Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Energia kontsumo eraginkorraren aldeko tailerra egin dute

'Gipuzkoa Argitu'-ren bi saio egin dituzte Lezon; elektrizitate kontsumoaren datuak ezagutarazi dituzte, eta behera egin du

Erik Gartzia Egaña
Lezo
2018/06/05
Gipuzkoa Argitu programaren barruan, bi saio egin zituzten pasa den astean, asteartea eta ostegunean, kultur aretoan. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Lezoko Udalak egitasmoaren berri eman zuten. Tailerraren helburua energia kontsumoaren datuak ezagutzeko eskubidearen berri ematea zen, eta hortik abiatuta, erabaki egokiak hartzeko laguntza eskaintzea. Tailerra praktikoa eta interesgarria izan zela ziurtatu du Lezoko Udalak, eta parte hartzaileak gustura geratu zirela han entzundakoarekin. Besteak beste, energiaren merkatuaren nondik norakoak azaldu zituzten, baita fakturaren irakurketa ulertzeko argibideak ere. Lezoko kontsumoa Lezoko Udalak adierazi duenez, eurek ere eredugarri izan behar dute energia kontsumoaren murrizketan. Azken urteetan hainbat neurri hartu dituzte. Horrela, azalera urbanizatua handitu den arren, kontratutako potentziak, kontsumoak eta fakturazioak beherakada handia izan duela jakinarazi dute. 2011tik, kontrataturiko energiaren kopurua %32 murriztu da, fakturazioa %12 eta orduko kontsumitutako kilowattak %13. Gainera, ordutik hona, argiteria publikoaren kontsumoa %14 jaitsi da eta eraikin publikoena, berriz, %12. Lezoko Udalak azaldu duenez, energia kontsumoa murrizteko helburuarekin eta eraginkortasunarekin hartutako konpromisoaren barruan kokatu behar da hori. Energia xahuketaz gain, udalak azaldu duenez, kostua bikoitza izango litzateke, eta ordaintzen denaren bikoitza ordaindu beharko litzateke. “Horrek eragina izango luke lezoarren poltsikoan ere”, ondorioztatu dute. Ondoko esteketan klik eginda ikus daitezke kontsumoaren bilakaera, esparruz esparru: energia hornidura, argiteria, eraikin publikoak eta kontratutako Kw-k.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.