Hilaren 12a baino lehen deitu beharko dute Udaltzaingora; IAT zerbitzua herrian emateko ahalegina egin dute
Azterketa teknikoa egiteko eskariak egun bakar batean pilatuko dira, ahal bada.
Motorren inspekzio teknikoa Oiartzunen bertan pasatzeko aukera kili-kolo dago. IAT kudeatzen duen enpresa kentzeko zorian da, Oiartzunen bertan egiten ziren inspekzio teknikoak erabiltzaile gutxi zituelako. Horregatik, eta motorzale oiartzuarrek azterketa herrian egiteko aukera ez galtzeko, udala eta IAT adostasun batera iritsi dira. Horrela, azterketa teknikoa egiteko eskaera egun batean pilatuz gero, herrian bertan egiteko aukera egongo da.
Horrela, motorraren azterketa teknikoa herrian bertan pasatu nahi dutenek, Udaltzaingora deitu beharko dute (943 49 33 11). Hilaren 12a baino lehen egin beharko dute. Erabiltzaileen datuak hartuta, udaltzainak IAT zerbitzukoekin jarriko dira harremanetan.