Aurrematrikula zabalik dago Oinarrizko Lanbide Heziketako Zentroan
Sukaldaritzan eta etxebizitzen mantentze lanetan trebatu daitezke izena ematen duten gazteek
Pasaiako Oinarrizko Lanbide Heziketako Zentroan hilaren 15era arte dago izena emateko epea. Eskaintza 15 eta 17 urte arteko gazteei zuzenduta dago.
Bi formazio eskaintza dituzte: etxebizitzetako mantentze lanak edo sukaldaritza eta jatetxe arloa.
Zentroa Trintxerpen dago, Bidasoa kaleko 1-3 zenbakietan. Interesdunek 943 404894 telefono zenbakira dei dezakete informazio eske, edo zentroaren webgunea kontsultatu.
