[Bideoa] Markeliñeren azken kale antzerkia Antxora heldu da

Larunbatean aurkeztuko dute 'Chef Nature' Gure Zumardian, 18:30ean.

Kale antzerkia da, familia guztiarentzat aproposa

Jatetxe bat aire librean, berezko baratzarekin, eta mahaiaren bueltan pantailak baztertu eta naturarekin berriro lotzea erabakiko duten komentsalak. Menuaren eskaintzan, Markeliñeren klasikoak: magia, harridura eta terapia dibertigarria, eta osagaietan, tradizionaletan tradizionalenak: erritmoa, keinuetan oinarritutako antzerkia eta hainbat materialekin jolasak. Markeliñeren azken lana “laugarren iraultza teknologikoaz” hausnartzeko gonbidapena dakar, haur eta helduentzat. Larunbatean (hilak 9) 18:30ean hasiko da emanaldia, eguraldia lagun, Gure Zumardian, eta euria egitekotan, berriz, Ibaiondo frontoian. Sarrera debalde izango da bi kasuetan.    
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.