Oiartzungo Azmarrin-ek antolatu du hitzaldia, eta aurkezpenaren ondoren, solasaldia egingo dute
Urmenetak komiki liburu berriena aurkeztuko du ostiralean.
Asisko Urmenetak (Iruñea, 1965) bere komiki libururik berriena aurkeztuko du bihar, ostirala, Oiartzunen:
Eusklabo alaiak. Komiki satirikoa da, eta Daniel Defoeren
Robinson Crusoe eleberrian oinarrituta dago.
Bidasoa ibaiaren bokaleko Intzura Handia uhartean kokatuta dago, eta Euskal Herrian ikusten dituen hainbat egoerarekin alderatzen du Urmenetak.
Oiartzun Azmarrin-ek antolatu du liburu aurkezpenaren ekitaldia, eta komikiari buruzko azalpenak eman ondoren, solasaldia egingo dute. 19:00etan hasiko da, udaletxeko pleno aretoan.