Irailaren 16ra arte egongo da irekita; bazkideek urteko abonuaren barruan sartuta izango dute, eta ez direnek bonua egiteko aukera izango dute
Hilaren 15ean jendez betetzea espero dute.
Oiartzungo udako igerilekua irekitzeko egun gutxi batzuk besterik ez dira falta. Hilaren 15ean, ostirala, irekiko dituzte, irailaren 16 arte. Uztailean 10:00etatik 21:00etara egongo dira irekita. Gainontzeko hilabeteetan, ordubete beranduago irekiko dute, eta ordu bat lehenago itxi.
Elorsoro kiroldegiko bazkideek, ohi bezala, ez dute aparte ordaindu beharko. Bazkide ez direnentzako tarifak jarri dituzte. Horrela, uda osorako bonuak erosteko aukera egongo da. Familientzakoak 122,4 euroko prezioa izango du. Indibidualen kasuan, 91,8 euro balioko dute 16 urtetik gorakoentzat. Beherakoentzat, berriz, 61,2.
Eguneko sarreren kasuan, helduenak 7,3 euro balioko ditu, eta haurrenak 3,65. Eguneko txartela horiek bosnaka ere eros daitezke, merkeago: 29,5 euroko prezioa izango dute helduenek, eta 14,6 eurokoa gazteenak. Orain eguraldi ona egitea besterik ez da falta.