Zalantzak argitzeko azken aukera

Informazio eta sentsibilizazio kanpainaren azken errepasoa egingo dute datorren astean.

Bereizita jasotzen diren hondakinen kantitatea eta kalitatea hobetzeko helburuz sentsibilizazio kanpaina bat martxan da eskualdean, eta Lezon, kanpaina horren barruko azken errepasoa datorren astean egingo da. Horretarako, herriz herri aritu diren teknikari eta informatzaileak edukiontzien bueltan ibiliko dira, egunero lau orduz, herritarren zalantzak argitze aldera. Egutegia ondokoa da: Hilak 11, astelehena:
  • Goizez, Guillermo Lazon kalean Correos pareko edukiontzietan
  • Arratsaldez, Musika Eskola ondoko edukiontzietan
Hilak 12, asteartea:
  • Goizez, Donibane kalean Eroski pareko eta Kaialde jatetxe ondoko edukiontzietan
  • Arratsaldez, Guillermo Lazon kalean Correos pareko edukiontzietan.
Hilak 13, asteazkena:
  • Goizez, industriaguneko eta ekarpen guneetako edukiontzietan eta
  • Arratsaldez, Lobato Etxeako eta Altamirako edukiontzietan.
Hilak 14, osteguna:
  • Goizez, azokaren inguruko eta Sotxo taberna pareko edukiontzietan eta
  • Arratsaldez, Zubitxo kalean Txerrimuñoko edukiontzietan.
Hilak 15, ostirala:
  • Goizez, Zubitxo kalean Txerrimuñoko edukiontzietan eta
  • Arratsaldez, Guillermo Lazonen Correos pareko edukiontzietan.
Zalantzarik ohikoenak Kanpainaren lehen fasean jasotako galdera ohikoenak kontutan hartuta ohiko zalantzen eta galderen zerrendatu dituzte kanpainaren arduradunek. Lau jaso dituzte:
  • Bio-hondakinak poltsa konpostagarrietan bota behar dira eta horiek kiroldegian daude eskuragarri.
  • Ekarpen guneak irekitzeko txartela udaletxean konfiguratu beharra dago.
  • Harategiko edo arrandegiko papera banandu eta plastikoa edukiontzi horira eta papera urdinera bota behar dira.
  • Sendagaien ontzi hutsak SIGRE puntuan utzi behar dira; farmazian.
     
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.