Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Titika Rekalt: «Gizarteak jolastea maiteko balu, askeago izango ginateke»

Eguneroko bizitzan ateratako argazkiekin osatu du 'Zeihar soak' erakusketa, hilaren 29ra arte ikus daiteke pleno aretoan

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2018/06/08
titika rekalt zeihar soak

Titika Rekalt (Altzabeheti, Zuberoa; 1959).

Eguneroko bizitzan ateratako makroargazkiekin osatutako Zeihar soak erakusketa bisita daiteke udaletxean, hilaren 29ra arte. Erakusketa beraz gain, beste hainbat gai izan ditu hizpide. Duela hamabi urte hasi zinen proiektuarekin, Oiartzungo bidegorritik zindoazela… Seme bat jaio berria neukan, eta beti lo zegoen. Lurran hosto batzuk ikusten nituen, edo armiarma sare batzuk izotzak harrapatuta. Argazki batzuk atera nituen, helburu zehatzik gabe. Urte batzuk pasatu ziren, eta berriro hasi nintzen lan horietan. Argazkiak ikusita, konturatu nintzen gehiegi ikusten zela hosto bat hosto bat zela. Geroztik ibili naiz bilatzen nik ikusten nituen detaile txiki horiek —hatzazalak baino handiagoak ez dira—. Begiratzen hasi nintzen ea argazki horietan koadro abstrakturen bat irudimentzen zuen zerbait aurkitzen nuen… Geroztik, ez dakit zenbat urteko bilketa izan den. Toki zikin eta gutxi zainduetan egon naiz, beste bizitza bat duten horietan: fabrikak, auto zahar herdoilduak, kamioi abandonatuak… Hamabi urte, baina ez zara egunero kamerarekin atera. Ez, ez, ez! Egiten dituzu, agian, ehun argazki eta errepasoa egiterakoan, zazpi geratzen zaizkizu. Erakusteko on diren 35 bat dira, Oiartzunen ez dira denak kabitu. Erakusketa egiteko, laguntza eskatu nion Euskal Kultur Erakundeko (EKE) buruari, ea zer zioen. Gustukoak zituen, eta prest zegoela inprimatzeko eta erakusketa bat egiteko. Makrofotografiak izate horrek beste itxura bat ematen die eguneroko objektu horiei, ez? Beste plastikotasun bat dute. Artista bat ea zer den esatea da. Badira artista batzuk hitz asko esaten dituztenak, kontzeptu asko erabiltzen dituztenak, puzten dakitenak eta gehiago dira marketingekoak. Ez dut ezer frogatu nahi. Edonork denbora hartuz, begiratuz… zergatik ez hura ere artista izan? Nik daukadan kamera oso txikia da, eta baditu aukera batzuk. Bigarren eskuko denda batean erosi nuen. Azkenean da begirada batean pausatzeko denbora hartu, eta kitto. Esaten duzu ez zarela argazkilaria, baina argazkiak egin, egin dituzu. Egin baldin baduzu, bazara argazkilari? Beno, ni ez naiz inor esateko banaizen ala ez. Batzuek futbola dute afizio, eta konbertsazio guztiak hortaz izango dira. Beste batzuek joango dira mendira korrika egitera… Ni ez naiz kirolzalea, eta pixka bat mugitzeko argazkiak egitera joaten naiz; bi urrats eginarazten dizkit. Gure eguneroko bizitza astun eta aspergarri izaten ahal den horretatik ihes egiteko, beharrezkoak ditugu leiho txiki batzuk. Beste mundu bat ere bada, baldin eta norberak erabakitzen badu badela. Nire kasuan, egunerokoan badut familia, lana, erosketak, etxeko garbiketa eta abar, baina badut beste mundu bat. Mundua ez da bat bakarra. Mundu bat inposatu nahi digute, eta batzuetan lortzen da: lana, baldintza sozialak… Zaila da ihes egitea, baina bada mundu bat gure esku dagoena. Zuk erabakitzen duzu zer egin: Youtuben engantxatuta egon, edo esatea ‘ez’, eta beste zerbait egitea. Zein izan dira argazkiak aukeratzeko irizpideak? Oso subjektiboak izan dira. Ikustearekin bakarrik, esaten duzu ‘honek funtzionatzen du’. Ez da beste filtrorik. Zerbait baduela, zerbaitek funtzionatzen duela… Inpresio pertsonala da. Sustrai Colinak idatzi ditu oharrak. Nola sortu zen elkarlana? EKEren bitartez. Esan zuten testuren bat merezi zutela, eta batzuetan Sustrai Colinarekin elkarlanean aritzen zirela. Interesatzen zitzaidan galdetu eta, zergatik ez, onartu nuen. Argazki batzuk bidali nizkion. Esan zidan: ‘Nik hau bidaltzen diat, eta hik aukeratu nahi dukana, eta nigatik ez kezkatu’. Testuak ez baitira 35. Ez, ez. Eta gainera, nik bidali nizkion argazki batzuei testua jarri zien, eta gero horiek ez dira erakusketan sartu. Galdera, agian, Sustrai Colinarentzako da zuretzako baino, testu batean idatzi du profesionalen esku utzi dela kultura herrikoia. Bat al zatoz? Bai, noski. Gizarteak gero eta gehiago sailkatzen du, eskolatik hasita. Pertsona bakoitza oso anitza dela, eta ez dela mugatua erakunde, aholkulari edo psikologoek esaten dutelako. Kulturan ere hala da. Ni Zuberoatik nator. Han zinema areto bakarra dago; orain pixka bat hasi dira, baina ez dago udalen kultura programaziorik. Zuberoan beti egon dira pastoralak eta maskaradak, eta urtez urte herri batetik bestera aldatzen dira. Horrek baimentzen du jendea kulturara hurbiltzera. Mirariak ere gertatzen dira: euskaraz ez dakien jendea ere euskaraz aritzen da. Nahiz eta iraun kultur zahar horiek, gero eta gehiago dira elementu horiekin gauza berriak sortzen dituztenak. Protagonista beti da jendea: badakite abesten, badakite dantzatzen, belaunaldiz belaunaldi pasatzen da. titika rekaltEta Hego Euskal Herrian? Hemen—astearen erdia hemen bizi bainaiz— ez dut hori sumatzen. Badira bertso eskolak, bai, bizia badu horrek. Dantzan, adibidez, ikusten dira 16-17 urteko neska-mutilak jantzi folklorikoekin txapelketa bat urtean behin egiten. Inauterietan berdin: umeak mozorrotzen dituzte txinatar dendetako jantziekin. Iturengo inauterietan tokatu zait ikustea oiartzuar bat argazkiak hartzen. Mendiko jantzi garestia zeraman, eta inauterietan parte hartzen ari zen norbaitek lokatz pixka bat bota zion. Eta bera kristoren amorruarekin. Bera, paraleloki, mintzatzen zen euskal kultura galtzen ari zela, transmisiorik ez zela… A zer kontraesana! Herri kultura hori ez dut esango Hego Euskal Herri osoan galdua denik, zeren ez baitakit, baina nire lurraldean baino kontsumistagoa da: ari da euskal kultura bat kontsumitzen aktore izan beharrean. Euskararekin gauza bera da: kezkatzen dira. Ez da harritzekoa haurrak gazteleraz mintatzen entzutea: euskararen transmisioa ez da plazerarekin egiten, eskolan egiten baita, edo gurasoen diziplinarekin. Askatasun leiho hori ez dio euskarak ematen, erdarak baizik. Guk geuk gutxiesten dugu gure kultura eta gure hizkuntza. Zuberoan, mendi artean dagoenez, ez da kutsatuta —ez gara barbaroak ere—, eta sortzen den kultura herritik bertatik sortzen da. Zu zeu ere polifazetikoa zara: pastoralak idatzi dituzu, kazetari lanetan ibiltzen zara… Konpromiso hori badaukazu? Ez dakit konpromisoa den. Barrutik ateratzen zaidan zerbait da. Euskara pila bat maite dut, maite dut hizkuntza horren dantza. Iruditzen zait rapa egiteko egundoko hizkuntza dela, hizkuntza musikala delako. Barnetik dator, nahiz eta frantses kultura ere badaukan. Niri, nola esan, kontzientzia frantsesak piztu dit, baina bestea euskal inkontzientetik dator. Guk, Iparraldean, euskarazko libururik ez daukagu. Autore errusiarrak-eta frantsesez irakurri ditugu, eta imaginario bat ireki zait. Sustraiak badakit non dauzkadan: euskaldunak dira. Batak bestea elikatzen du, eta ez da bata bestearen kontra jarri behar. Kanpotik etortzen den hori gure lapikora egokitu behar da, eta hortik atera behar da gure euskaldun menua. Jolasa aipatzen du Colinak. Bai. Bizitza bakarra daukagu, eta umeek ere jolasaren bidez dute ikasten. Nahiko goiz heldutzen gara. Ziria asko sartzen du. Jolasa ez da umekeria. Nik ez dut mundu hori ezagutzen, baina matematiketako puntako jende horrek jolas hutsa dela hori dio. Zientzialariek jolasaren bidez esperimentatzen dute. Dugun gizartea ez balitz hain artaldea, eta maiteko balu jolastea besteak epaitu gabe, askeago eta zoriontsuago izango ginateke, eta ez genezake irents hainbeste gauza serioak direlakoan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.