[Galeria] Kultur eta jatorri aniztasun arroz aleak

Munduko Arrozak egitasmoaren barruan, Gamon Zumardiko karpan planetako jakirik ezagunenetakoaren inguruan bildu askotariko jatorriko herritarrak.

munduko.arrozak.nagusia

Bakoitzak bere estilora egin du arroza. Ondoren denek elkarrekin dastatu dute.

SOS Arrazakeriak Errenteria-Oreretako Gamon Zumardia aromaz bete du. Usain gozoz. Kultur eta jatorri aniztasunaren planeta txikia izan da herriaren erdi-erdian jarritako karpa. Munduko Arrozak iniziatiba egiten ari dira zazpigarrenez. Planetako usainak dira bertan bildu direnak. Bakoitzak bere estilora, munduko hainbat txokotatik etorritakoek beharbada komunean duten jaki bakarra prestatu dute, esateko hangoa edo hemengoa izan, bat egiten gaituzten jakiak, bizimoduak, mundua ulertzeko erak badaudela. Berdinen arteko komunitatea osatu dute su, arroz ale, jaki osagarri, eta gastronomia sekreturen batekin. Nigeria, Aljeria, Nikaragua, Kolonbia, Brasil, Pakistan, Nepal, Armenia eta Euskal Herriko estilora egin dute arroza. Ondoren, nahi zutenen artean banatu dute, kultura eta izaera sabeletara zabaldu dute. Lau Haizetararen kantu jirakoek ere alea jarri dute karpan, ez arrozarena, euskal kantuena baizik. Ederra goiza.

+ Munduko Arrozak egitasmoaren informazio gehigarria.

Jarraian, HITZAk eguerdian Gamon Zumardiko karpan jasotako hainbat irudi.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.