Datorren igandean Kontzejupean kontzertua emango dute bi eskoletako trikitilariek
Irundik ere bai etorriko dira trikitilariak.
Auntxa trikitixa eskolako eta Irungo Kontserbatorioko trikiti ikasleek kontzertua emango dute, elkarrekin, datorren igandean, hilak 17. Elkartruke jaialdia izango da kontzejupean egingo dutena.
Trikitilariek hainbat abestiren bertsioak joko dituzte. Honako artisten kantak aukeratu dituzte: Huntza, Tapia eta Leturia, Kepa Junkera, Maixa eta Ixiar, Esne Beltza, Flaco Jimenez eta beste hainbat. Beste hainbat doinu ere joko dituzte, hala nola, pasodobleak, polkak edo kunbiak. 12:00etan hasiko da kontzertua.