Antxoko Gure Esku Dago-k eskerrak eman dizkie giza kateko partaideei

Antxon ezarritako helburua bete egin dutela goraipatu du erabakitzeko eskubidearen aldeko iniziatibak.

Antxotarrak, igandean, Itziarren, giza katean parte hartzeko prest

Pozik dago Antxoko Gure Esku Dago giza katerako ezarritako helburuak bete dituztelako, eta hala adierazi die parte-hartzaileei, eskerrak ematearekin batera. Saretutakoen lorpenak txalotu dituzte, eta “antxotarrek bat egiten dutenean gauza handiak egiteko gai” direla nabarmendu dute. Gure Esku Dago-ren arabera, “guztiek egindako lana behar-beharrezkoa izan da igandekoa lortu ahal izateko”, eta antxotarrak zoriondu dituzte “momentu historiko baten aurrean eman beharreko erantzuna” emateagatik.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.