Antxoko Jaizkibel mendi taldearekin batera, Belate eta Lantz arteko bidea egingo dute
Saioa mendiko tontorrera joango dira Girizia eta Jaizkibelgoak.
Girizia elkarteko mendi sailak datorren igandean egingo du ekainari dagokion mendi irteera. Ez dute bakarrik antolatu: Pasai Antxoko Jaizkibel taldearekin batera joango dira Nafarroa iparraldera.
Haurtzaro Ikastolako aparkalekuan geratu dira, autobusa hartzeko, 07:00etan. Belaten hasiko dute ibilbidea, eta Saioa mendia igoko dute, 1.418 metroko garaierakoa. Inauteriengatik ezaguna den Lantz herrian bukatuko dute txangoa, bospasei orduren ondoren. Atsedenetarako tartea. Esfortzuak merezi izango du, ez bakarrik paisaiengatik, baizik eta bazkari batekin bukatuko dutelako.
Bidaiaren prezioa 30 eurokoa izango da, autobusa eta bazkaria barne. Horretarako, txokolategitik pasa daiteke. Bestela, Internet bidez ere egin daiteke ordainketa,
esteka honetan sakatuta.