Bi saio egingo dituzte Karlos Saldise plazan; erosketak egiterakoan hondakin gutxiago nola sortu erakutsiko dute, Oarsoaldearen eskutik
Saldise plazan elkartuko dira bihar.
Oarsoaldea Garapen Agentziak bi tailer egingo ditu bihar, osteguna, Karlos Saldise plazako azokan. Hondakinen kantitatea murriztu eta kalitatea hobetzeko kanpainaren barruan dago kokatuta. Zehazki, erosketa egiteko orduan hondakin kopurua nola murriztu daitekeen erakusteko irizpideak emango dituzte. Azokan izanik, aholkatutakoa praktikan jartzeko aukera izan dezakete.
Lehen 10:30ean izango da, eta bigarrena, 11:30ean. Herritarrei azalduko diete zein aukera dituzten, eta hainbat iradokizun emango dizkiete. Besteak beste, honakoak izango dira aholkuak: tupperrak edo potoak erabiltzea, plastikozkoak poltsa gutxiago erabiltzea edo horiek berrerabiltzea.
Horrez gain, eskuorriak banatuko dituzte, erosketak egiterakoan sortzen diren hondakinak murrizteko hamar arauekin. Gainera, murriztearen eta berrerabiltzeare garrantziaz jabetzeko informazioa ere izango dute orri horiek.