Gurpil Artea Oarsoaldeko txirrindulari eta patinatzaileen elkarteak antolatuko du laugarrenez, eta bertan, 14 urtetik gorakoek har dezakete parte.
Ostiralean helduko dira Gaztañoko jaiak eta haien barruan bi kirol proba egingo dituzte,
Gaztañoko Herri krossa, eta Gaztañoko
Kronoigoera. Bigarren hori, Gurpil Artea
Oarsoaldeko txirrindulari eta patinatzaileen elkarteak antolatuko du laugarrenez, eta bertan, 14 urtetik gorakoek har dezakete parte. Larunbatean, (hilak 16) izango da kronoigoera 12:00etan eta parte hartu nahi dutenek, ordu erdi aurretik eman beharko dute izena Gaztañon bertan.
Doakoa da eta parte hartzaile bakoitzak bere bizikleta eta kaskoa eraman beharko ditu. Igoera amaituta sari banaketa egingo dute baita hamaiketakoa ere.