Gaztañoko krosa, hilaren 16an goizez

Gaztañoko krosak 6,5 kilometroko ibilbidea izango du, auzoari bi bira emanaz. Aldez aurretik izena emateko epea zabalik dago.

gaztan?o.krosa

Iazko lasterketaren irteera.

Gaztañoko krosak zazpigarren ekitaldia izango du hilaren 16an. Ohikoa denez, auzoari bi bira emanez atondu dute zirkuitua gaztañoarrek, orotara, 6,5 kilometroko ibilbidearekin. 10:30ean hasiko da, eta auzoko jaietako egitarauaren barruko kirol ekitaldia da. Aldez aurretik izena emateko aukera dago jada, Herrikrosa plataformaren webgunean (10 euro). Hilaren 16an bertan izena ematea erabakitzen dutenek garestiago izango dute dortsala, 12 euroan. Ohikoa den bezala, partaideek hainbat opari jasotzeko aukera izango dute zozketa bidez. Iaz, Claudia Behobide hondarribiarra eta Alberto Chacon errenteriarra izan ziren irabazleak. Ondoko estekan, iazko eta 2016ko probaen kronika, sailkapena eta argazki galeria.

+ Gaztañoko krosa 2017

+ Gaztañoko krosa 2016

 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.