[Argazki galeria] Claudia Behobide eta Yon Garaiartabe izan dira Gaztañoko V. Krosean azkarrenak

Claudia Behobide Hondarribiarra, eta Yon Garaiartabe Errenteriarra izan dira Gaztañoko V. Krosaren irabazleak. 22 minutu eta 49 segundu behar izan ditu Garaiartabek sei kilometro eta erdiko ibilbidea egiteko, eta 24 minutu eta 56 segundu Behobidek.

Claudia Behobide helmugara iritsita.

Claudia Behobide helmugara iritsita.

Claudia Behobide Hondarribiarra, eta Yon Garaiartabe Errenteriarra izan dira Gaztañoko V. Krosaren irabazleak. 22 minutu eta  49 segundu behar izan ditu Garaiartabek sei kilometro eta erdiko ibilbidea egiteko, eta 24 minutu eta 56 segundu Behobidek.  Bigarren helmugaratu dira Garikoitz Tabasco zestoarra eta Ane Zabala  irundarra, 00:22:55 eta  00:26:19 denbora eginda. Hirugarren postuak berriz, Mikel Garate azkoitiarrarentzat (00:23:05) eta Elurtza Etxebeste Oiartzuarrarentzat (00:30:49 ) izan dira. Eguraldia ez dute lagun izan, euria izan dute lagun ia ibilbide osoan zehar Gaztañoko krosaren bosgarren aldian aritu diren lasterkariek. Maldak jeistea arriskutsu egin du horrek, labain zeuden eta. Maila polita eta giro ezin hobea eman dute parte hartzaileek. 40 lagunetik gora hartu dute parte Gaztañoko jai batzordeak, auzoaren jai egitarauaren barruan prestatu duten lasterketan. Jarraian, kategoria guztietako lehen sailkatuak. Sailkapen osoa hemen. Sailkapena Sailkapen Orokorra emakumeak
  • Claudia Behobide Alkain, Hondarribia  00:24.56
  • Ane Zabala Dominguez, Irun  00:26:19
  • Elurtza Etxebeste Lasa, Oiartzun 00:30.49
Sailkapen Orokorra gizonak
  • Yon Garaiatarbe Nuñez, Errenteria-Orereta 00:22:49
  • Garikoitz Tabasko Lizaso, Zestoa 00:22:55
  • Mikel Garate Badiola, Azkoitia 00:23:05
Senior Emakumeak
  • Ane Zabala Dominguez, Irun  00:26:19
  • Jone Briñas Manterola, Errenteria-Orereta 00:32:34
  • Mari Mar Garcia Cerro, Errenteria-Orereta 00:36:14
Senior Gizonak
  • Yon Garaiatarbe Nuñez, Errenteria-Orereta 00:22:49
  • Garikoitz Tabasko Lizaso, Zestoa 00:22:55
  • Mikel Garate Badiola, Azkoitia 00:23:05
Beterano Emakumeak
  • Claudia Behobide Alkain, Hondarribia  00:24.56
  • Elurtza Etxebeste Lasa, Oiartzun 00:30.49
  • Angela Gonzalez Cano, Irun 00:32:16
Beterano Gizonak
  • Koldo Urrestarazu garmendia, Lazkao 00:23:41
  • Luis Fernando Garaiatarbe Nuñez, Errenteria-Orereta 00:24:42
  • Joxe Luix Ruiz Navarro, Errenteria-Orereta 00:25:36
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.