Arratsaldean bilera egingo dute, eta informazioa jasotzeaz gain, proposamenenen bat egin dezakete
Uztailaren 2 hasiko dira udalekuak.
458 haurrek hartuko dute parte Oiartzungo Udalak eta Abaraxkak antolatutako udalekuetan, bi txandatan. Uztailaren 2tik 13ra izango da lehena, eta hil horren 16tik 30era, bigarrena.
Pasa den maiatzaren 28an haurrekin egin zuten bilera, beren begirale izango direnak ezagutu zitzaten eta proposamenak plazaratzeko. Gaur gurasoekin elkartuko dira. Udalekuen informazioa emateaz gain, gurasoek eurek ere proposamenak egin ditzakete.
Bilera 17:00etan hasiko da, udaletxeko pleno aretoan.