Oiartzungo Udalak matrikula eta egoitza gastuen erdia ordainduko beka eskatzen dutenei
Eibarko Markeskoa jauregia da UEUren egoitza.
Oiartzungo Udalak gogorarazi duenez, Udako Euskal Unibertsitaterako bekak eska daitezke. Ikasle eta lanik gabe dauden oiartzuarrek eska ditzakete laguntza ekonomikoak. Udalak matrikula eta egoitza gastuen erdia ordainduko die, ikastaroko 185 eurora arte.
Laguntza eskatu nahi duenak, honako dokumentu hauek aurkeztu beharko ditu: matrikularen ordainagiria; ikasle edo langabea dela frogatzeko agiria; eta UEUko parte hartze ziurtagiria. Udako zein neguko ikastaroetarako balio dute laguntzek.