Datorren asteazkenean elkartuko dira; kartel iragarlea aukeratuko dute, baita txupina botako duena ere
Bihar hautatuko dute suziria piztuko duena.
Xanistebanetarako bi hilabete baino gutxiago falta dira, eta Jai Batzordeak egitaraua fintzen jarraituko du datorren asteazkenean, hilak 20. Hirugarren bilera horretan erabaki garrantzitsuak hartuko dituzte. Alde batetik, txupina botatzeko proposamenak aztertuko dituzte, eta festaren sua nork piztuko duen erabaki. Bilera 18:00etan hasiko da, Manuel Lekuona bibliotekan.
Bestalde, xanistebanak iragarriko dituen kartela ere aukeratuko dute. Maiatzaren azken egunean itxi zen lanak aurkezteko epea, eta orain kartel onena aukeratu beharko dute epaimahaikideek. Beraz, festen aurretik ikusmina sortzen duten elementuetatik bi erabakiko dituzte datorren asteazkenean.