Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Eskola Kirolera joateko desplazamendu 'berdeek' badute bere saria

Eskola Kiroleko ekintzetara joateko kutsatzen ez duten bidaiak egin dituztenek bere aitortza jaso dute gaur eguerdian, Elizalde Herri Eskolan.

Erik Gartzia Egaña
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2018/06/15
Elizalde desplazamendu berdeak

Haizea Iartza eta Irati Palmak jaso dituzte, Elizalderen izenean, bizikletak.

Gaur goizean, Elizalde Herri Eskolan, Eskola Kirola eta iraunkortasuna batzen dituen ekitaldia egin dute. Izan ere, desplazamendu berdeak aitortzeko sariak banatu dituzte. Eskola Kiroleko ekitaldietara oinez, bizikletan edo auto partekatuan joateari deitzen diote desplazamendu berdeak egitea. Festa txiki bat egin dute, ikastetxeko jolastokian. Elizalde Dantza Taldekoek Agurra dantzatu dute, lehendabizi, eta ondoren hasi da sari banaketa, Ibon Mendoza irakasleak gidatuta. 2017/2018 denboraldian bizikletan desplazamendu gehien egin dituen ikastetxeari bi bizikleta eman dizkiote. Elizalde Herri Eskola izan da, eta Haizea Iartzak eta Irati Palmak jaso dituzte. Beste sarietako bat patinete bat izan da, eta bizikletan bidai gehien egin dituen haurrari eman diote. Lezo Herri Eskolako Peio Munduateri eman diote. Desplazamendu berde gehien egiten duen ikastetxea ere bai —Trintxerpeko Karmengo Ama— bizikleta batekin saritu ditu, eta ikastetxe horretako kuadrilla batek jaso du bizikleta. Jardunaldietara modu berdean joan direnen artean egindako zozketa egin dute, eta Orereta Ikastolako Mara Albisturrek Errenteria-Oreretako buelta bizikletan egiteko aukera izan du. Ekitaldia Elizalde Herri Eskolaren ereserkiarekin itxi baino lehen, bizikletan gutxienez behin mugitu diren Elizaldeko ikasle guztiei txirrindarako argitxo bat eman diete. Sariak Ion Treku eta Arkaitz Angiozar Oiartzungo eta Lezoko Kirol teknikariek, Iñaki Pikabea Oiartzungo zinegotziak eta Eva Getaria Elizaldeko Eskola Kirolako koordinatzaileak banatu dituzte. 18.000 bidai Oarsoaldeko Eskola Kiroleko eragileak asteartero biltzen dira, eta gaiarekin zerikusia duten hainbat alor aztertzen dituzte. Tartean dago mugikortasunarena. 2013/3014 ikasturtean desplazamendu iraunkorrak sustatzeko plan bat jarri zuten martxan. Helburua autoan, modu indibidualean, egindako desplazamenduak murriztea izan zen. Astebururo haurrak nola mugitu diren kontuan hartzen dituzte, eta data basea sortzen dute. Urtero 18.000 desplazamendu inguru egiten dira, eta berdeak aurten %49,57 izan dira. 2014/2015ean, kanpaina estreinakoz egin zenean, %44 izan ziren. Eskola Kirolaren arduradunak pozik daude ia erdia suposatzen dutelako, kontuan hartuta partida eta beste jarduera eremuek duten sakabanaketa. Bizikleta desplazamenduak, berriz, asko hazi dira. Lehenengo urtean %2,36 izan ziren, eta aurten, berriz, %6,19 izan dira. Datorren urteetarako duten erronka kopuru hori handitzea izango da.
Desplazamendu iraunkorren saria 2018
Desplazamendu iraunkorren saria 2018
Desplazamendu iraunkorren saria 2018
Desplazamendu iraunkorren saria 2018
Desplazamendu iraunkorren saria 2018
Desplazamendu iraunkorren saria 2018
Desplazamendu iraunkorren saria 2018
Desplazamendu iraunkorren saria 2018
Desplazamendu iraunkorren saria 2018
Desplazamendu iraunkorren saria 2018
Desplazamendu iraunkorren saria 2018
Desplazamendu iraunkorren saria 2018
Desplazamendu iraunkorren saria 2018
Desplazamendu iraunkorren saria 2018
Desplazamendu iraunkorren saria 2018
Desplazamendu iraunkorren saria 2018
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.