Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Idoia Beratarbide: «Pixka bat egoskorra izan behar duzu sorkuntzaren munduan lan egiteko»

Artista polifazetikoa da Idoia Beratarbide oiartzuarra, artearen ia diziplina guztiak ukitu ditu azken urteotan. OARSOALDEKO HITZAren 15. urteurrenerako ilustrazio berezia sortzen ari da Oiartzungo 100tze sormen espazioan.

Imanol Saiz Gomez de Segura
Oiartzun
2018/06/15

Idoia Beratarbide, 100tze espazioan.

Artista polifazetikoa da Idoia Beratarbide oiartzuarra, artearen ia diziplina guztiak ukitu ditu azken urteotan. OARSOALDEKO HITZAren 15. urteurrenerako ilustrazio berezia sortzen ari da Oiartzungo 100tze sormen espazioan.
  Artista, ilustratzailea, margolaria, aktorea… Nola definituko zenuke zure burua? Egia esan, pixka bat zaila egiten zait definitzea. Beti galdetu izan didate eta inoiz ez dakit ziur zer erantzun. Artearen diziplina ezberdinak jorratzen ibili naiz azken urteotan. Azken finean bizimodu bat da eta bizimodu horretan sormena dago. Sormenarekin bizi naiz, beraz, eta sortzaile naizela esango nuke. Arte lan ikusgarri horiek egin ahal izateko, formaziorik jaso duzu? Nik Arte Ederrak ikasi nituen, baina egia da gero egiten dakizkidan gauza asko bidean ikasi ditudala. Arte Ederrek sorkuntzaren munduan sartzeko aukera eman zidaten, eta buruan nituen proiektuak definitzeko. Bidean joan naiz nire burua elikatzen. Gauzak aurkitzen ibili naiz, esperimentatzen eta gauza batek bestera eraman nau. Ez da zerbait pentsatua izan. Lan berri bat egiterako orduan, nola elikatzen duzu sormena? Lanak berak elikatzen zaitu. Azkenean, egunerokotasunean horretan nago, sortzen nago, ez bada gauza batekin, bestearekin. Proiektu berri bat sortzen zaizunean lanak berak ematen dizun motibazio horrek elikatzen dizu sormena, hortik datorrela uste dut. Bakarrik ateratzen den gauza bat da. Noiz eta zergatik hartu zuen Idoia Beratarbidek artearen munduan sartzeko erabakia? Nik uste dut betidanik nire barruan eraman dudan gauza bat izan dela. Txikitatik oso lotuta egon naiz eskulanekin. Eskuak erabiltzea asko gustatu zait beti, baita jendeak nola erabiltzen dituen ikustea ere. Txikitan agian artean edo sorkuntzan ez nuen gehiegi pentsatzen, baina nire inguruan oso presente egon dira, asko apreziatu ditut beti. Nik uste hori izan daitekeela hasiera. Gero, institutuan nengoenean, argi nuen Arte Ederrak ikasi nahi nituela, batez ere  bideratu nahi nuela nire lana. Hala, Arte Ederrak egiteko aukera izan nuen, eta margoan espezializatu nintzen bereziki. Horrek beste guztia ekarri du.
«Txikitatik, nire bizitzan artea edo sorkuntza oso presente egon dira»
Gaur egun arte hamar liburu baino gehiago ilustratu dituzu. Egia esan, ez ditut kontatu [barrez]. Liburu guztiak ezberdinak izan dira. Batzuetan editorialetatik etorri diren proiektuak izan dira. Holakoetan, zuk aukeratu ez duzun testu bat jasotzen duzu, eta testu horren gainean egin behar da lana. Idazlearen munduan sartu behar zara, eta zure mundura eraman. Beste batzuetan, ordea, zerbait parekoagoa izan da, idazlearekin batera joan diren proiektuak esaterako. Kaleratu nuen lehen liburua [Hodei bat harrapatuz], adibidez, nik idatzi eta ilustratu nuen osorik. Bide oso zuria da hori, zuritik hasi behar duzu lana. Buruan nuen ideia bat izan zen,  momentu horretan euskararekin oso lotuta nengoen eta dena batera joan zen. Ez zen testua idatzi eta gero marrazkiak egin, prozesu bateratua izan zen. Egia esan, niretzako zailagoa izan da testua egitea. 100tze espazioa zabaldu zenuen 2013an Oiartzunen. Zer eskaintzen duzue bertan? Behar batetik sortutako espazioa da. Urte asko neraman sortzen, eta nirekin batera inguruko jende asko zebilen. Iritsi zen momentu bat espazio fisiko bat behar genuela, hori izan zen lehenengo arrankea, espazio falta hori. Orduan, eskola orduz kanpoko klaseak ematen nituen zenbait tokitan. Iritsi zen une bat non instituzioetatik ateratzeko beharra ikusi nuen, nire modura klaseak ematen hasteko. 100tze espazioa horretarako sortu zen, eta helburu horrekin erabiltzen da. Sortzeko espazio berezia da, haurrak egoten dira batzuetan, eta besteetan ikastaro txikiagoak egiten ditugu helduekin [Oharra: ikasturtean zehar egindakoa ikus daiteke bertan, hilaren 21era arte]. Jantziak ere egin dituzu, modu oso berezian gainera. Kontaiguzu fazeta hori. Bai, hala da. Maria de Bernardorekin batera, Marodi marka sortu genuen; birziklatutako jantziak egiten ditugu. Jantziak egiten hasi ginen antzerkiaren munduan murgildu ginenean. Beti gure taldearentzako arropak bideratu ditugu. Tuneoak egiten genituen, apaingarriak erosi, tela berriak josi… Iritsi zen momentu bat aktore bezala ari zirenek esan zigutela: ‘Zergatik ez duzue bilduma bat egiten?’. Arropa kalean eramateko prest azaldu zen inguruko jende asko eta horrela hasi ginen. Jendeak eskatzen ditu, oso pozgarria da horien erantzuna. Gabonetan, adibidez, aitzakia bezala, egoitzan bertan salgai jartzen ditugu zenbait jantzi. Gero, bestelako azoketan ere izan gara. Jendeak eskertzen du zerbait berria edukitzea, azken finean pieza bakarrak direlako. Arropa edo tela birziklatuekin egindako jantzi hori beste inork ez dauka.
«Instituzioetatik ateratzeko beharra nuen, nire modura klaseak emateko»
Metrokoadroka Sormen Laborategian aktore fazeta ere landu duzu. Zer nolako esperientzia izan duzu? Ni ez naiz aktore kontsideratzen [barrez], hori argi dut. Metrokoadrokak orain 10 urte betetzen ditu. Oreretako Mikelazulon hasi nintzen agertokiak zapaltzen. Adibidez, poesia errezitaldiak egiten genituenean, pintatzen jartzen nintzen zuzenean. Talde bezala mantentzeko beharra genuelako sortu genuen laborategia. Hasieran, normalean, marraztu egiten nuen, eta pixkanaka proiektu batetik bestera saltoka ibili naiz. Aktoreetako batek proposatu zuen musikariak ez zuela musika joko eta margolariak ez zuela margotuko. Orduan izan zen salto hori, pintzelak utzi eta Idoia bezala lan egitea, oso Idoiatik. Jorratu dituzun diziplina guztietatik, zein duzu kuttunena? Ez dakit, egia esan. Momentu honetan zaila egiten zait bat aukeratzea. Uste dut lehen argiago nuela eta aukera izango banu, bakarrik margotu egingo nukeela pentsatzen nuen. Askotan hori pentsatu dut, baina hainbeste urte dira gauza ezberdinak egiten, ez dakidala momentu honetan kapaza izango nintzatekeen diziplina bat utzi eta gauza bati bakarrik eusteko. Artearen diziplina guztiak ditut gustuko, denek eman didate zerbait.
«Artearen diziplina guztiak ditut gustuko, denek eman didate zerbait»
Joan den igandera arte, azken zortzi urteotako ilustrazioak ikusgai izan dira Aieteko kultur etxean. Nola joan da erakusketa? Ondo joan da, ni oso pozik geratu naiz emaitzarekin. Balio izan zait azken ia hamar urteotako ilustrazio guztiak erakusteko. Azkenean lan guztiak artxibatzen joaten zara, karpeta batean gordetzen dituzu, eta atera eta berriz ere ikusteko aukera izan dut. Niretzat oso polita izan da azken ia hamar urteotako lan guztia bateratua ikustea, eta ikusleari aukera ematea bozetoak, testu zatiak eta bestelakoak, hobeto ulertarazten dutenak gure lana, hori ere eskaintzea. Aipatu beharra dut ere hiru hilabeteko erakusketa izan dela, eta hori luxua da. Espazioa txikia da, baina zorionez edo zoritxarrez, dagoen espazio bakarra da hemen inguruan ilustrazioei egokituta. Zaila al da sortzaile izatea Euskal Herrian? Oso zaila [barrez]. Azkenean uste dut pixka bat egoskorra izan behar duzula sorkuntzaren munduan lan egiteko. Gustatuko litzaidake ezetz erantzutea, baina zaila da herrialde honetan sortzaile izatea, hori argi dago. Uste dut egunerokotasunean zure buruari askotan errepikatu behar diozula ea zergatik zauden honetan, eta noski, benetan maitatu behar duzula egiten duzuna. Sozialki sorkuntza ez dago batere integratua eta borroka asko egin behar izaten da. Askotan esplikazio asko eman behar dituzu egiten duzunagatik edo zaren modukoa zarelako. Erre egiten zara maiz, ez da batere erraza.

«Oso pozik hartu dut enkargua; zorte onekoa sentitu naiz»

Azkenaldian, OARSOALDEKO  HITZAren 15. urteurrenaren harira, enkargu berezi batekin zabiltza lanean. Zertan ari zara, baina? Egia da denbora asko dela horrelako lantxo bat egiteko aukera ez nuela. Oso pozik hartu dut enkargua, harrituta ere. Egia esan, oso zorteko sentitu naiz horrelako proposamen bat edukitzeagatik. Asko gozatu dut diseinua egiten. Gainera, nire buruari esan nion: «Lan hau astiro egin behar duzu». Denborarekin egin nahi nuen, prozesuaz gozatzen.  Nire buruari jarri diodan helburuetako bat hori da, eta hala izan da. Dena eskuz egin dut, xehetasun guztiak zaintzen eta sentitzen saiatu naiz. Oso ondo pasa dut ilustrazioa egiten.

Sortzen ari den piezaren zati bat, aurrerapen gisa.

Zertan oinarritu zara diseinuaren traza nagusiak definitzeko? Horrelako lan bat eskaintzen dizutenean aurretik ideia bat dago, kontzeptu bat. Tiraka eta tiraka kontzeptu hori ilustraziora eta jolasera eramaten saiatu naiz. Hartu, egin, zabaldu, pasa eta eman kontzeptuak erabili behar nituen, egunkariaren 15. urteurrenean erabiltzen ari diren horiek zehazki. Horiez gain, Hitza bera eta 15 urte kontzeptuak landu behar nituen. Nire buruari galdetu diot niretzako Hitza zer den, hori izan da diseinua egiteko traza nagusietako bat. Jada diseinua amaitu dut, eta hemendik gutxira, irakurle eta harpidedunek ikusi eta eskuratzeko aukera izango dute. Zaila egin al zaizu egunkari baten 15 urteak irudi batean islatzea? Norbaitek 15 urte ospatzeko behar duen irudi bat sortzen ari bazara, blokeo sentsazioa daukazu normalean. Horri buelta eman behar diozu, eta bat-batean aske sentitu benetan beste kontzeptu guztiak irudi berberean kontatzeko, sortzaile eta aldi berean irakurle bezala. Behin hori lortzen duzula, dena doa joan behar duen bezala.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.