Ohi bezala, anbulatorioan izango da odol ematea.
Oiartzungo odol emaileek zita dute bihar arratsaldean, hilak 19. Anbulatoriotik pasatu beharko da, 18:00etatik 20:00etara edo bukatu arte.
Pasa den apirilaren 24an 38 oiartzuarrek eman zuten odola. Horietatik bakarra izan zen lehen aldiz eman zuena. Odol emaileen elkarteak adierazi duenez, premiazkoa izango da biharko saioan odola ematea, oporrak bertan daudelako eta odol beharra igotzen delako.
Honakoa izan zen odol emaileen sailkapena, odol motaren arabera:
- O+: 16.
- O-: 3.
- A+: 13.
- A-: 3.
- B+: 2.
- B-: 1.