Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Joxe Mari Azurmendi txirrindularitzaren bultzatzailea hil da

Lartaun Txirrindularitza eta Kirol elkartearen presidente izan zen, eta Oiartzungo eta eskualdeko ziklismoa sustatu zuen

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2018/06/19
joxe mari azurmendi

Joxe Mari Azurmendi, kaleko jantziekin, Pryca-Lartaun talde amateurra zuzendu zuenean (1990).

Joxe Mari Azurmendi San Pedro atzo hil zen, 73 urterekin. Txirrindularitzaren sustatzaile izan zen, bai Oiartzunen baita Oarsoaldean ere. Horrela, 2001era arte Lartaun Txirrindularitza eta Kirol Elkarteko presidente izan zen. Herriko ziklismozaleez gain, Errenteria-Oreretakoak eta Lezokoak jasotzen ditu Oiartzungo elkarteak. Aitarengandik jaso zuen txirrindularitzarekiko zaletasuna, eta bere seme Iker, Unai eta Oroitzi transmititu zien. Lartaungo presidente karguan bere lekukoa hartu zion Bibiano Arbelaitzek. Gertutik ezagutzen zuen, Arbelaitz zikloturista zenetik. “Zikloturismoa, eta txirrindularitza bere osotasunean hartuta, lan asko egin duen pertsona da, Oiartzunen baina baita Oarsoaldean ere. Bere garaian, Gazte Mailako eta afizionatuetako proiektu batzuetan ibili zen. Adibidez, Pryca-Lartaun taldearekin”, gogorarazi du. Elkarteak urtero antolatzen duen Xanisteban Sariaren —71. ekitaldia izango du aurten— prestaketan buru belarri aritzen zen. Arbelaitz: “Presidente izan zenean, ez zen antolatzaile bakarra, baina bera ibiltzen zen batez ere”. Lasterketaren 50. ekitaldia —1998an— bere agintaldian suertatu zen, eta Abraham Olano gonbidatu zuten Oiartzunera bazkaltzera. Zortea emango zion, handik hilabete pasatxora Espainiako Itzulia irabazi baitzuen. Suziria botatzen Lartaungo kide bezala, Xanistebanetako Jai Batzordean parte hartu zuen, hainbat urtez. Arbelaitzek azaldu duenez, festen antolakuntzan egindako ibilbidea saritu zuten, eta 2007an xanistebanetako txupina bota zuen. Garai batean jubilatuen bazkaria antolatzen aritzen zen Mari Karmen Lekuonarekin partekatu zuen suziria botatzeko ardura. Azurmendi Arantxa Madariaga Haurtzaro Ikastolako bi lehenengo andereñoetako baten senarra zen. Hezkuntzatik Oiartzuni egin dion ekarpenaz gain, txirrindularitzan ere eman zion berea. “Zikloturista denboraldia martxoan hasten zen, eta familiakoek egiten zuten hamaiketakoa”, azaldu du Arbelaitzek. Azurmendiri gaur arratsaldean emango diote azkeneko agurra, 17:00etan, Oiartzungo beilatokian.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.