Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Hobeki elkarteko kide izango da Oiartzun

Hondakinen kudeaketa arduratsu eta jasangarriaren aldeko udalerrien elkartea da; tokiko erakundeen arteko koordinazioa izango du helburu

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2018/06/21
Hobeki elkartea

Atzo aurkeztu zuten elkartea, Hernaniko Orona Ideon-en.

Hobeki udalerrien elkartea aurkeztu zuten atzo, Hernanin. Hondakinen kudeaketa arduratsu eta jasangarriaren alde dauden tokiko erakundeek sortu dute elkarte hori. Oiartzun uztailean onartuko dute elkarteko kide gisa. Atzoko aurkezpenean azaldu zutenez, hondakinen erabilera bizimoduaren isla da. “Herritarren bizimoldeak ez ezik, erakunde publikoen jokabideak ere nabarmen azaltzen dira”, gaineratu zuten. Azaldu zutenez, hondakinen kudeaketarako ikuspegi ezberdinak daude Euskal Herrian, eta batzuetan kontrajarriak direla. “Ez dago hondakinen kudeaketarako politika antolaturik, herrialde bakoitzak bere era funtzionatzen du, eta etekin politiko eta ekonomikoa atera nahi zaio konpromiso soziala eskatzen duen gai bati”, esan zuten. Horrela, gaur egungo legeriak hondakinen kudeaketa nolakoa izan behar duen argi uzten duela nabarmendu zuten, eta batzuetan praktika bestelakoa dela. Hobeki elkartean dauden toki erakundeek osasuna, ingurumena edo ekonomia zirkularra bezalako kontzeptuak modu zorrotzean aplikatzen dutela aldarrikatu dute. Elkar harremana hobetzeko Erakunde horien arteko komunikazioa eta esperientzia nahiz iritzi trukaketa behar bezalakoak ez zirela jakinarazi dute. “Hutsune hori betetzeko asmoz, elkarte bat eratzea deliberatu dugu: Hobeki”. Horrela, erakunde bakoitzak egiten duena beste erakundeei jakinarazteko asmoa dutela, ondorio zuzeneko iniziatibak denek partekatzeko. Hobeki-ren helburuak elkarlana eta koordinazioa izango dira. Hori bai, hondakinen kudeaketa udalen eskumenekoa dela kontuan izango dutela iragarri zuten. Hobeki-ko kide diren —edota izango diren, Oiartzun bezala— tokiko erakundeek hondakinen kudeaketa ekologiko eta arduratsua egiteko konpromisoa dutela berretsi zuten. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lau udalerrik sortu zuten Hobeki: Hernanik, Larrabetzuk, Leintz-Gatzagak eta Donemiliagak. Pixkanaka batzen eta batuko dira beste hainbat udalerri: Segura, Zaldibia, Berastegi, Usurbil, Antzuola, Berriatua eta Oiartzun. Webgunea eta konpromisoak Elkartearen tresna nagusia webgunea izango da, eta udalerri bakoitzak bere ekarpenak edo edukiak modu autonomoan igoko dituzte. Webgune horretan bertan, Hobeki-ren printzipioen dekalogoa ikus daiteke. Udalerri bakoitzak lau konpromiso hartuko dituela ere iragarri zuten. Lehena, elkartearen dekalogoko printzipioekin bat egiten dutela. Bigarrena, elkarteari udalerri bakoitzaren unean uneko informazioa ematea. Hirugarrena, hondakinen kudeaketarako plangintzak osatzea, elkartearen irizpideekin. Azkena, berriz, tratamendu finalistara joango den zatia ahalik eta txikiena izatea, eta zabortegi konbentzionalak edo errauste plantak ez diren tratamenduak hobestea.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.