Errenteriako Udalaren ekarpena, jantzi teknikoak, txalupak edota lanerako materialak eskuratzeko baliatuko du Salvamento Maritimo Humanitariok.
Pasaian ari dira egokitzen Aita Mari itsasontzia erreskate ontzi bihurtzeko.
3.000 euro eman dizkio Errenteriako Udalak Salvamento Maritimo Humanitario gobernuz kanpoko erakundeari
Maydayterraneo proiektuaren barruan
Aita Mari itsasontzia Libiako kostan egon dadin aurtengo udan. Jatorrian Getariako arrantza ontzia zena erreskate ontzia bilakatzen ari da elkarte hori, eta lan hori egiteko egun egokitzen ari dira Pasaian. Errenteriako Udalaren ekarpena, jantzi teknikoak, txalupak edota lanerako materialak eskuratzeko baliatuko du Salvamento Maritimo Humanitariok.
Aita Mari ontzia Mediterraneoko eremurik arriskutsuenera eramango dute Salvamaneto Maritimo Humanitariok eta ProemAid
Maydayterraneok abuztu aldean, Libiako kosta parera zehazki, gerra eta gatazka egoeretatik, Siria, Libia edota Egiptotik ihesi doazen pertsonak laguntzeko. Azken horiek, Mediterraneoa zeharkatzen dute Italia eta Greziako kostetara heldu amoz beren bizitzak arriksuan jarrita.
Aita Marik bost hilabetez lan egingo du, hamar txandatan eta 100 boluntario ingururekin Libiako kosta parean. Errenteriako Udalak bigarrenez lagundu du Salvamento Maritimo Humanitario.