[Bideoa] Berehalako erantzuna 'La Manada'-koen baldintzapeko askatasunaren kontra
Gaur, elkarretaratzera deitu dute, 19:00etan Antxoko Gure Zumardian
Iruñeko bost erasotzaileak libre uzteko erabakiak haserrea eragin du eta kaleetan erantzuna berehalakoa izan da. San Pedron, atzo bertan bildu ziren frontoian gaitzespena adieraztera, protesta zaratatsuan.
Gaurko, berriz, mugimendu feministak luzatu du deialdia. 19:00etan, Antxoko Gure Zumardian elkarretaratzea izango da Harremantxo eta Bekoz Beko taldeek deituta, Ez dago gure hitza epaituko duenik lelopean.
