Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Haur eta nerabeen transexualitateaz arituko dira EAJ-ren eskutik

Chrysallis Euskal Herria elkarteko kide eta sexologoa den Aingeru Mayorrek emango du hitzaldia.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2018/06/22

Elixebete Murua eta Jose Ignacio Irastorza gaurko agerraldian.

Haur eta nerabeen transexualitatea ulertuz hitzaldia antolatu du Errenteriako EAJk datorren asteazkenean (hilak 27). Aste horretan, LGTBI pertsonen eskubideen aldeko nazioarteko eguna izango da hilaren 28an, eta egun bat aurretik antolatu du hitzaldia alderdi jeltzaleak. Gaiaren gaineko ezagutza zabaldu nahi dutela azaldu du Elixabete Muruak, Errenteriako EAJren lehendakariak, gaur alderdikide duen Jose Ignacio Irastorzarekin batera egin duen agerraldian: “Pertsona transexualek eta bereziki, haur eta nerabe transexualek, gure gizartean lasaitasunez eta normaltasunez bizitzeko duten eskubidea bermatzeko beharrezkoa baita ezagutzaren bidezko errespetua”. Horretarako, gaiaren gaineko aditu bat izango da Reina aretoan, Chrysallis Euskal Herria elkarteko kide eta sexologoa den Aingeru Mayor. Mayorrek, sexologo gisa duen ikuspegiaz gain, ikuspegi familiarra ere partekatuko duela azaldu du Muruak, “haur transexual baten aita da–eta”.Aurrera urratsak egin badira ere, oraindik orain, ekaina 28a bezalako aldarrikapen egunak beharrezkoak direla esan dute, “aldarrikapen honek, Martxoaren 8ak emakumeen kasuan egiten duen bezala, LGTBI kolektiboak jasaten dituen eskubide urraketekin amaitzeko eta erabateko berdintasuna lortzeko oraindik egiteko dagoen lana bistaratzeko balio baitu”. LGTBI kolektiboaren borrokari aipamena egin dio Muruak, eta horrekin batera, gizarte osoaren borroka beharrezkoa dela gaineratu du, “gizarteak ez duelako bizi sexu identitate aniztasuna, sexu aniztasuna bizi duen adinako normaltasunarekin. Guztietan dago oraindik bidea egiteko, baino bide hori are luzeagoa da sexu identitate aniztasunaren kasuan”. Horren harira, transexualitatea ezagutzea eta ezagutzera ematea beharrezkoa dela esan du jeltzaleak, “ezagutzen ez dena ezin baita ulertu, eta ulertzen ez dugunarekin enpatia izatea zaila baita. bereziki garrantzitsua da hori haur eta nerabeen kasuan, bizitzan babes berezia behar dugun momentu horietan ulertuak izatea beharrezkoa baitugu gure nortasuna askatasunean garatzeko”. Hitzaldia oso interesgarria eta aberasgarria izango dela gaineratu du Muruak, eta herritar guztiak deitu ditu parte hartzera. Hitzordua hilaren 27an, asteazkena, 19:00etan Reina aretoan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.