HITZAren 15. urteurrenaren lehen zozketa, egina
Arantza Hotelean bi gaur eta spa zerbitzua jasotzeko aukera izango du Mireia Cuesta lezoarrak. Beste hiru zozketa egingo ditu HITZAk.
HITZA 15. urteurrenaren kanpainan zeharo murgilduta dago. Horren harira, zozketak egiten ari da irakurleen artean, haien fideltasuna saritzeko. Lehen zozketa egina dago: Arantza Hotelean bi gau eta spa zerbitzua Mireia Cuesta Unzain lezoarrak irabazi du, atzo bertan HITZAren egoitzan egindako zozketan hura izan zen, dozenaka parte hartzaileen artean, saritua. Zorionak Mireia!
Hori lehen zozketa izan da. Beste hiru izango dira. Horietako bitan parte hartzeko aukera dago. Honakoak dira:
- Katea Bike dendari esker, Connor 6.700 mendiko bizikleta (irabazlea hilaren 29an jakinaraziko dugu). Sartu hemen parte hartzeko.
- Bi lagunentzat otordua Mugaritz jatetxean (irabazlea uztailaren 6an jakinaraziko dugu). Sartu hemen parte hartzeko.
- Sicos dendari esker, ‘ipad mini’ 2 eta ‘ipad air 2’ bana. (hilaren 29an zabalduko da zozketa horretan parte hartzeko aukera).
