Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Udala 'etsituta' eta 'haserre' Nafarroako Auzitegiaren erabakiarekin

6.000 euroko fidantza ordainduta bortxatzaileak baldintzapean aske uzteko erabakiak "alarma guztiak piztu" ditu bozeramaile batzordearen esanetan.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2018/06/22

Etsituta eta haserre azaldu da udala ‘La manada’-ko bostak baldintzapean aske aterako direlako.

Errenteriako Udaleko bozeramaile batzordeak adierazpen instituzionala egin du Nafarroako Auzitegiak La manadako bost kideak baldintzapeko askatasunean uztea erabaki duela jakin ondoren. Erabateko  “etsipena” eta “haserrea” azaldu ditu udalak erabakiaren inguruan, eta justizia eskatzen duen aldarriarekin bat egin du. Lehenik eta behin, babes, maitasun eta elkartasun osoa adierazi dio bortxatutako emakumeari, eta bere senide eta ingurukoei. Gogora ekarri du, bestalde, sententziak jasotzen duenarekin erabateko desadostasuna azaldu zuela apirilean, “bereziki, jazotakoa sexu abusu jarraitu gisa aitortu duelako. Orain bi hilabete ateratako epaia okerra dela deritzogu. Epaia emakumeen eskubideen kontra doala irizten dugu, biktimaren errelatoari sinesgarritasuna kenduz, bortxaketaren errua botaz”. 6.000 euroko fidantza ordainduta bortxatzaileak baldintzapean aske uzteko erabakiak “alarma guztiak piztu” dituela gaineratu du adierazpen horretan bozeramaile batzordeak, eta ezinbestekotzat jo du sistema judizialak, bere osotasunean, berdintasun irizpideak eta begirada bere egitea. Horren harira, babesa erakutsi die sententzia inpugnatu zuten erakundeei, eta azken erabaki hau ere errekurritzera deitu ditu. Emakume guztiek askatasunerako duten eskubidea aldarrikatu du, halaber, eta ozen adierazi du Errenteriako herriak ez duela inolako eraso matxistarik onartzen, baita berretsi ere udalak berdintasunaren alde lan egiteko duen konpromisoa, “mugimendu sozial, feminista, herritarrekin oro har eta bereziki, emakumeen eskubideen defentsan eta patriarkatuaren adierazpen ororen kontra”. Auzitegiaren erabakia salatzeko deitutako elkarretaratzeekin bat egingo duela jakinarazi du, azkenik, eta horietara deitu ditu herritar guztiak. Oreretako Asanblada feministak gaur 19:00etan deitu du elkarretaratzera epaitegiaren aurrean. Adierazpen instituzionala hitzez hitz
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.