Udala, jai parekideen alde eta erasoen kontra
Festen atarian sentsibilizazio kanpaina bultzatzen ari dira eskualdeko udalek
Udalen arabera jaien atarian funtsezkoa da aldarrikatzea elkar errespetua ezinbestekoa dela eta elkarbizitzaren aldeko jokabideak sustatzea.
Taberna, txosna eta elkarte gastronomikoetan eragin nahi dute bereziki, heietan biltzen delako nagusiki jai giroa, eta horregatik haietan banatuko dute kanpainaren gaineko informazio, balizko erasoen aurrean nola jokatu azaltzeko. Kartela, jarduteko protokoloa, eta pegatinak banatuko dituzte.
Azkenik, erasoak gertatzekotan herritarrei udaltzaingora jotzeko gomendatu diete, tokiko poliziak kanpainaren partaide direlako.