Denak asetzeko musika eskaintza

Doctor Deseo, O´Funkillo, Anita Parker, La Furia, D' Capricho, Hesian eta Maider Zabalegi dira aurtengo madalenetan entzuteko aukera izango diren taldeetako batzuk.

Francis Diaz Doctor Deseo taldeko abeslaria. Arkazkia: Wikipedia.

Denak asetzeko musika eskaintzarekin helduko dira madalenak. Hori lortzeko jo eta su aritu dira lanean, eta dagoeneko ezagutarazi dute zein talde izango diren egunero. Musika eskaintza zabala, askotarikoa, estilo eta jatorri anitza. Jaietako lehen egunean, uztailaren 21ean Doctor Deseo rock musika talde bilbotarrak hartuko du agertokia Zumardian. O´Funkillo Sevillako funk rock taldea Zumardian arituko da 22an. Funka lantzen du nagusiki taldeak, baina metala, flamenkoa eta reggaea ere bere egiten ditu. Anita Parker eta La Furia, Lino gunean arituko dira egun berean. Lehena, iaz Arrasaten sortutako elektroswing taldea da; bigarrena, rap abeslari nafar ezaguna. Panier gunean, berriz, D’ Capricho, Danieuris eta Daniellis Moya Avila ahizpek osatutako duo kubatarrak emango du kontzertua. Euskal olerkigileen hitzei ahots kubatarra jarriko diete. Uztailaren 24an Sakanako Hesian taldearen txanda izango da; eta 25ean berriz, Maider Zabalegi oiartzuarrak emango du kontzertua, Xabier Olaskoaga plazan. Horiek talde nagusiak, baina horiekin batera, beste hogei musikari edo talde arituko dira: The Bobbys, Sardexka, Iratzar taldea, Oscar Portugues, Hodei Gabino, Oihan Vega, Gabezia taldea, Jon Figueroa, On, Nau, Rzikle, Aski Da, edota Andoni Ollokiegi.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.