Mireia Cuesta lezoarrak jaso du 'Asmatu Hitza' galdera jokoaren aurreneko saria

Lezoarrak, 'Asmatu Hitza' galdera jokoan parte hartu eta galdera zuzen erantzuteagatik, Arantza Hotelean bi lagunentzako bi gaueko egonaldia irabazi du.

mireiacuesta.urkoetxebeste

Mireia Cuesta, Urko Etxebeste HITZAko zuzendariaren eskutik saria jasotzen.

Arantza Hotelean bi lagunentzako bi gau, eta spa zerbitzua. Hori da Mireia Cuesta Unzain lezoarrak, Asmatu Hitza galdera jokoan parte hartzeagatik, jaso duen saria. Gaur bertan izan da lezoarra saria jasotzen Hitza-ren erredakzioan, Urko Etxebeste zuzendariaren eskutik. Irabazleak, honako galderari zuzen erantzun zion: ‘Zein herriko jaietara joaten da Zabarre pirata?’. Erantzuna, noski, ‘Lezokoetara’ zen. Cuesta, nola ez, pozarren saria eskuan zuela. Eta Hitza-ko kideak ere pozik, lezoarrari eman zaion sariagatik, eta galdera jokoa izaten ari den arrakastagatik. Gogoratu beste hiru zozketa egingo ditugula, eta horietatik bitan parte har daitekeela. Honakoak dira:
  • Katea Bike dendari esker, Connor 6.700 mendiko bizikleta (irabazlea hilaren 29an jakinaraziko dugu). Sartu hemen parte hartzeko.
  • Bi lagunentzat otordua Mugaritz jatetxean (irabazlea uztailaren 6an jakinaraziko dugu). Sartu hemen parte hartzeko.
  • Sicos dendari esker, ‘ipad mini’ 2 eta ‘ipad air 2’ bana. (hilaren 29an zabalduko da zozketa horretan parte hartzeko aukera, irabazlearen berri uztailaren 13an emango dugu).
  • Zuberoa jatetxeari esker, galdera jokoan parte hartu duten denen artean (asmatzaileak izan ala ez), bi lagunentzat otordu bat zozkatuko dugu. Irabazlearen berri uztailaren 13an emango dugu.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.