Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

‘Urikalduak’ salbatzeko

Pasaian arrantzontzi bat ari dira moldatzen erreskate ontzi bihurtzeko.

Erik Gartzia Egaña
Pasaia
2018/06/26
In?igo Gutierrez

Iñigo Gutierrez, Itsas Salbamendu Humanitarioa elkarteko kidea, Pasaian moldatzen ari diren itsasontzian.

Jose Maria Zubia Aita Mari marinel zumaiarrak ospe handia izan zuen XIX. mendean, Kantauri itsasoko uretan egin zituen hamaika erreskateengatik. Itsasoan galdutakoak salbatuz hil zen, Donostian haren omenez jarritako plakak gogoratzen duenez: “[…] Urikalduak [naufragoak] salbatu nayaz eman zenduben biziya […]”. Itsas Salbamendu Humanitarioa gobernuz kanpoko erakundeko kideek omenaldia egingo diote Aita Mari zenari, hitzekin eta ekintzekin. Izan ere, Stella Maris Berria arrantzontzia zena moldatzen ari dira egunotan Pasaian, eta Aita Mari erreskate ontzi bihurtuko dute. Orain dela hiru aste hasi ziren lanean, eta abuzturako prest izan nahi dute. Itsas Salbamendu Humanitarioko kidea da Iñigo Gutierrez, eta sentimendu kontrajarriak ditu Aquarius-ekin, azken egunetan hautsak harrotu dituen ontziarekin. “Orain dela ia hiru urte sortu zen gure elkartea, Kioseko krisiaren harira [Grezia]. Orain badirudi berriz ere indarra hartu duela gaiak”. Gutierrezen ustez, ordea, ezin da pasatu hutsetik 2.000ra. “Esan didate atzo [igandean] 2.500 pertsona zeudela 600i harrera egiteko; lotsagarria iruditzen zait. Egunero gertatzen ari dira horrelakoak”. Mediterraneoan beste bi ontzi egoera berean daudela gogorarazi du, eta hutsetik hasi behar dela horiekin. Espainiako Tele5 kateak egindako zuzeneko kontakizunak sumindu du gehien: “Aurreko hiru urteetan ez diote jarri arretarik. Joan daitezela antzarak ferratzera!”. Itsas Salbamendu Humanitarioko kideak ari dira arreta jartzen egunero; mediku arreta eskaintzen dute Kioseko Vial errefuxiatu kanpalekuan, eta beren flota izango dena berritzen ari dira Euskal Herrian, itsasoko erreskate lanak egiteko. Gutierrezek azaldu du nola sortu zen ontzi propioa edukitzeko ideia: “Maydayterraneo programaren lehenengo fasean sartu ginen iaz, iraila eta abendua bitartean, Proem-Aideko eta Lifelineko kideekin batera. Ontzi bat gehiago eskaintzen saiatu ginen”. Eta urtearen hasieran lortu zuten erronka, “mirari” bati esker: “Hil egin zen patroia, eta ontzia zerrendatik ateratzeko asmoa zuen familiak. Albistearen berri izan genuen, eta kasualitatez lortu genuen”. Kudeaketa lanetan, Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Itsas Kapitaintzaren laguntza jaso zuen elkarteak. “Eta, horri esker, egia bihurtzen ari gara ametsa. Ez dakit nola, baina lortzen ari gara”. Abuztuan, Siziliara Kai-Alde enpresakoekin elkarlanean ari dira lanean, eta ontzia abuzturako prest egotea espero dute. “Gaur egun, langileen artean ni naiz boluntario bakarra, baina laster etorriko dira gehiago. Lixatzeko, margotzeko, garbitzeko… Espezializazio gutxiago behar duten lanak izango dira horiek, eta jende asko aurkeztu da boluntario izateko”, zehaztu du Gutierrezek. Oraindik ez dute egin planik, baina abuztuaren 1ean abiatu nahi dute Mediterraneora, hainbat geldialdi sinboliko eginez. Lehena, Getarian, hangoa baitzen Stella Maris Berria. Bertan, topaketa txiki bat egingo dute bidelagun dituzten elkarteekin, eta haien banderak jasoko dituzte, mastan jartzeko. Bilbora joan nahi dute ondoren, han daukatelako beste egoitza. Sevillatik ere pasatu nahi dute, ProemAid elkartekoak agurtzeko. Mediterraneoko uharterik handiena dute helmuga, Sizilia, baina Alborango itsasoan geldi daitezkeela ohartarazi du Gutierrezek. “Libia inguruan lan egitea da gure helburua. Hala ere, Alborango itsasoa gune garrantzitsu bihurtzen ari da, eta Espainiako Itsas Salbamendua lanez lepo dabil inguru hartan. Laguntza beharko dutela uste dut…”. Hamabost-hamasei lagunek osatuko dute misio bakoitza: dozena erdi bat erreskaterako, bi osasun langile, sukaldari bat eta tripulazioko kideak. Profesionalak dira horiek, baina ez dute izango soldata alturik. Gutierrezen hitzetan, ekarpen hori egingo diote proiektuari. Pisuzkoa da Siziliara joateko arrazoia: han du gune nagusia Aquarius ontziak, eta itsasontzi handiago baten babespean egon nahi dute.
Gainontzeko erakundeekin izandako elkarlana oinarri hartuta, Gutierrezek azaldu du garrantzitsuena ez dela horien lana, itsasoan daudenena baizik. “Oso izorratuta daude, eta hiltzen ari dira. ‘Bizitzak salbatzen ari gara’, diote batzuek, baina kontua ez da hori. Gure lana egiten dugu guk, eta kito”. Boluntarioen laguntza eskatu du Gutierrezek, eta ez itsasora joateko bakarrik. Izan ere, “jende dezentek” ematen du pausoa itsasontzietan sartzeko, baina “ikusten ez diren lanetarako” falta zaie jendea: “Administrazioko kudeaketa guztiak egiten laguntzeko, adibidez. Ezkutuko lana da hori, lan astuna. Kamisetak saldu behar dira, hitzaldiak eman… Zailagoa da horrelakoetarako jendea aurkitzea”. Horrez gain, Aita Mari ontzirako materiala ere behar dute: hozkailuak, arropa garbigailuak… Eta baita ekarpen ekonomikoa ere, erregaia eta botikak erosteko. Gorrotoaren diskurtsorik ez Gutierrezek informatzeko eskatu die herritarrei. “Immigrante horiek lapurtzera edo inbaditzera datozela diotenek informatu egin beharra daukate. Europarrek, gero kexatzen diren horiek, esplotatu egiten dituzte hona etortzen direnetako asko. Eskulan esklabo gisa kontratatzen dituzte”. Gorrotoaren diskurtsoa alde batera uzteko eskatu du, eta tamalgarria iruditzen zaio 600 bizitza salbatu behar diren edo ez zalantzan jartzea. “Gaur egun toki ezerosoa da mundua, eta gure esku dago ingurukoa konpontzea”. Gutierrezek gogoratu du immigranteek euren bizitza ez dutela arriskuan jartzen soldata edo diru laguntza batengatik: “Gerrak daude Afrikan, esplotazioa, klima aldaketak kalte egindako eremuak… Horri ezin diogu bizkarra eman. Gure aitona-amonengatik egin zuten, eta gure txanda da orain”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.