200 parte hartzaile espero dituzte Madalenak Cup txapelketan

8-12 urte arteko haurrei begirako futbol txapelketa uztailaren 15ean egingo dute Koldo Mitxelena plazan.

madalenak.cup.barrua1

Koldo Mitxelena plazan, bi zelai puzgarriak.

Errenteriako gizarte kultura eta kirol munduarekin lotura estua duen lagun talde batek II Madalenak Cup txapelketa antolatu du. 8-12 urte arteko haurrei begirako futbol txapelketa uztailaren 15ean egingo dute Koldo Mitxelena plazan, eta horretarako, kale futboleko bi zelai prestatuko dituzte, kontrol postua eta ebrtaratzen direnek gozatzeko beste hainbat elementu ere. 200 neska mutilek parte hartzea aurreikusi dute antolatzaileek, aurten, gainera, Real Sociedad Fundazioaren laguntza izango dute txapelketa martxan jartzeko.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.