Haur eta nerabeen tratu onaren alde, jaietan ere

Adin txikikoen eskubideak aldarri, jarduerak antolatu ditu udalak lau barrutietako jaietan.

axular

Lasterketak, pala eta futbito finalak, eta apar festak… denetarik izango dute aukeran.

Jai batzordeek bere egin dute herriko festetan haur eta nerabeen tratuonaren aldeko jarduerak sustatzeko lana, eta honenbestez, aurten ere, adin txikikoentzako propio antolatutako egitarauak ondu dituzte, “errespetuaren eta tolerantziaren aldeko jokabideak” bultzatu asmoz. Hona egitaraua, barrutiz barruti:
  • San Pedro: lehengo igandean egin zen, haurren lasterketa eta futbito txapelketako finala.
  • Antxo: uztailaren 5ean, Ibaiondon, Haurren pala txapelketaren finala.
  • Trintxerpe: uztailaren 15ean, Gernika plazan, haurren lasterketa eta apar festa.
  • Donibane: Uztailaren 30ean, haurren lasterketa et apar festa, Santiago plazan.
   
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.