Donosti Cup, Fanderia eta Beraungo zelaietan

Fanderia eta Beraungo zelaietatik, oinarrizko futbola egiten duten Frantzia, Portugal edo Estatu Batuetako zenbait talde igaroko dira datozen egunetan.

Ia zortzi mila gaztetxok jokatuko dute Donosti Cup

Zortzi milatik gora gaztetxok jokatuko dute Donosti Cup

Fanderiako eta Beraungo futbol zelaiak Donosti Cup oinarrizko futbol txapelketaren egoitzetako bi izango dira. Datorren astelehenean hasita, hilaren 6ra arte  Errenteria-Oreretan bost kontinenteetako futbol taldeak arituko dira bi zelaietan. 27. edizioa du aurtengoa txapelketak, eta guztira 623 taldek eta bost kontinenteetako 33 herrialdeko 8.500 kirolarik hartuko dute parte. Hamabi kategoria izango dira, zortzi gizonenak eta lau emakumeenak, eta partidak horretarako egokitutako 53 egouztetan banatuko dituzte. Fanderia eta Beraungo zelaietatik, oinarrizko futbola egiten duten Frantzia, Portugal edo Estatu Batuetako zenbait talde igaroko dira datozen egunetan. Egun osoan jokatuko dituzte partidak, 10:00etan hasi eta 20:00ak arte eta haiek ikusteko sarrera doakoa da.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.