Plazetak Donosti Cup hartuko du

Astelehenetik ostegunera 36 partida jokatuko dituzte Lezon

Donosti Cup Plazetan

Iaz bezala, aurten ere Donosti Cupeko hainbat partida Plazetan jokatuko dituzte.

Datorren astean Donosti Cupeko 36 partida jokatuko dira Plazeta futbol zelaian. Munduko txoko guztietatik etorritako taldeek jokatuko dute Lezon, hala nola; Frantzia, AEB, Nepal, India, Italia eta Islandiako taldeak. Astelehenetik ostegunera bitartean jokatuko dira partidak, eta sailkapen faseko partidez gain, final-hamaseirenak, final-zortzirenak eta final-laurdenak ere jokatuko dituzte. Jarraian, Plazetan jokatuko diren partiduen zerrenda dago: Uztailak 2, astelehena:
  • 10:00: Set 11 Lleida – Urnieta KE
  • 11:00: Beti Ona CD B – Roteta CD
  • 12:00: Antigua Luberri KE C – Mundaiz Ikastetxea B
  • 13:00: Europa CE – Oiartzun KE
  • 16:00: Rayo Ensanche CF – Beti Ona CD
  • 17:00: La Herradura FC – Ath. Gran Canaria
  • 18:00: Ath. Gran Canaria – United PDX
  • 19:00: Olympique Lyonnais – Intxaurdi KE A
Uztailak 3, asteartea:
  • 10:00: Complutense AD – Cristo Rey AD
  •  11:00: Cristo Rey AD – Mariño CD
  •  12:00: Scholar Home Academy – Sanse
  • 13:00: San Patricio – Allerru KE
  • 16:00: Oscar Foundation – Oberena CD
  • 17:00: Menonita CBT – Oiartzun KE
  • 18:00: East Coast Ruch – Europa CE
  • 19:00: Sporting de Herrera – Washington East
Uztailak 4, asteazkena:
  • 10:00: Antigua Luberri KE – Atlanta International Eagles
  • 11:00: Atlanta International Eagles – Zestoa FT
  • 12:00: Trintxerpe CD – Schalke Zero Quarto
  • 13:00: Allerru KE – Oscar Foundation
  • 16:00: Paris CA – Allerru KE
  • 17:00: Grotta KR – Tolosa CF
  • 18:00: Segura KE A – Algar CD
  • 19:00: Aviron Bayonnais FC – Hondarribia FE
Uztailak 5, osteguna: Final-hamaseirenak, -zortzirenak eta -laurdenak jokatuko dituzte. Eguneko lehen partidua goizeko 9:00tan hasiko da, orduero partida bat jokatuko dute, eta azkena 20.00etan hasiko da. Partidak zehatuko dituzte Donosticup-en webgunean.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.