Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Alain Isasa: «Kenpo kaiak, Euskal Herrian, indar gehiena Oiartzunen du»

Kenpo kai borrokalari oiartzuarrak izandako arrakastak, etorkizuna eta kenpo kaia beretzako zer den izan ditu hizpide

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2018/06/29
alain isasa

Alain Isasa (Oiartzun, 1992).

Alain Isasa Kenpo Kai Honbu kirolariak (Oiartzun, 1992) zilarrezko domina lortu zuen Budapesteko Munduko Txapelketan, pasa den apirilean. Hainbat arrakasta lortu ditu, eta prest dago zakua gehiago betetzeko. Kenpo kaia ez da kirol oso mediatikoa. Zer ezaugarri ditu borroka arte horrek? Borroka arte diziplina bat da, oso konpletoa, Japonian jatorria daukana, eta ukitu txinatar batzuek dituena. Adibidez, judoa ezagunagoa da, eta hori jendea heldu eta lurrera botatzea da gehiago. Guk arlo gehiago lantzen ditugu: kolpeak, armak, katak… Esango nuke hemen ezagutzen diren borroka arteetatik osoena dela. Apirilean zilarrezko domina lortu zenuen Budapesteko Munduko Txapelketan, duela bi urte munduko txapeldun izan zinen bitartean. Zein sentsazio izan zenituen aurtengoan? Kata modalitatean lortu nuen zilarrezko domina. Ez nuen espero, parte hartzen nuen lehenengo aldia zelako. Beste federazio batzuetan ibili naiz, baina honetan ez. Datorren urtean joatea tokatzen bada, joango naiz jakinda zer dagoen. Oso pozik nago emaitzarekin. Borrokan ere parte hartu nuen. Zorte txarra izan nuen modalitate horretan. Irabazi zuenaren kontra tokatu zitzaidan… Gurutzaketa txar bat izan zen. Nahiko parekatua joan zen borrokaldia, eta azkeneko segundoetan kalera joan nintzen. Maila horretan lehiatzea nahiago dut; ez da edozein iristen. Egindako lanarekin oso kontentu nago. Zenbat modalitatetan aritzen zara? Zaila al da modalitate bat baino gehiagotan kontzentratzea? Borrokan, katan, kata armekin, tarteka defentsa pertsonalean… Kata eta borroka dira gehien gustuko ditudanak. Normalean, dena entrenatzen dugu. Txapelketa batera iristean, gerta daiteke modalitate batean edo bestean gusturago egotea. Modalitate guztietan ibiltzeak ordu gehiago sartzea suposatzen du.
«Katan zilarrezko domina lortu nuen; ez nuen espero, lehenengo aldia zen»
Zenbat ordu sartzen dituzu astean? Goizetan alde fisikoa lantzen dut. Korrika aritzen naiz edo entrenamendu espezifikoak egiten ditut, entrenatzaile batekin, pesak jaso eta abar. Arratsaldetan gimnasioan alde teknikoa lantzen dut. Astean zehar ia egunero aritzen naiz, eta tarteka astebururen batean-edo aritzen naiz, maila altuko txapelketaren bat baldin badago. Horrelako txapelketetara aurkezten baldin bazara, ongi egiteko da. Erdizka ibiltzeko ez zara aurkezten. Justu baldin banabil, larunbat eta igandetan, han eta hemen, entrenatzera. Bestela, lana egiten duzu? Haurrei eskolak ematen dizkiet, eta horrekin nahikoa lan badut. 17:00etatik 19:00etara arte zerbait daukat: Oiartzunen, Andoainen… Egunero kotxean sartuta ibiltzen naiz. Inguru honetan nahiko errotuta dago, ezta? Bai, batez ere Oiartzunen. 36 urte dira kenpo kai taldea atera zela… Badira urteak. Oiartzunen horri buruz hitz egiten duzu, eta badakite nor dabilen eta abar. Ezagutzen gaituzte. Nafarroan ere bai nahiko sustraituta dago: Elizondo, Bera eta inguru horretan. Esango nuke Euskal Herrian indar gehiena Oiartzunen daukala. Gezurra dirudi horrelako herri txiki batean izatea… [kar-kar]. Juan Mari Vidal shihan-ak [maisuen maisua] ekarri zuen kenpo kaia Oiartzunera, eta hari  esker daukagu gaur egun hemen kenpo kaia. Errenterian, Beraunen, hasi zela uste dut, eta Oiartzunen eskolak emateko eskatu zioten. Hona etorri zen… Orain lekukoa niri hartzea tokatu zait, eta Kenpo Kai Honbuko sensei-a [maisua] naiz. Iragan eta orain ona ditu kirolak, baina etorkizun ona al du Oiartzunen? Bai, bai. Gazte asko daude gogo handiarekin entrenatzen ari direnak. Ikasketekin-eta ez dakizu jarraituko duten, baina jarraitzen badute, etorkizun ona izango dutela uste dut. Hilabete hasieran azterketa egin zenuten Madrilen. Zer moduz joan zen? Maila aldaketako azterketa bat egiteko aurkeztu ginen. Oiartzundik lau pertsona joan ginen. Sufritzen, nahi edo ez, han egiten duen beroarekin… Ongi hidratatuta joan behar izan genuen, eta nahikoa lan jasateko. Nire kasuan, gerriko beltzeko laugarren dan-a lortzera joan nintzen. Bi bariante daude dan-etan: gure eskolarena, bederatzi direla, eta federazioarena, zazpi direla. Beraz, erdibidean jarri naiz azterketa horrekin. Horretarako teknika berriak ikasi behar al dira? Dan-etik dan-era teknika eta kata berriak ikasi behar dira. Beste batzuk sortu egin behar dituzu. Irakasleak esaten dizu sabelean jasoko duzun ostikada bat defendatzeko. Ezagutzen dituzun teknikekin, dakizunarekin, zure burua defendatu behar duzu. Hasieran ikasten dituzun teknika batzuk badaude, baina maila bat daukazunean, zuk garatu behar dituzu zure teknikak. Halako koreografia moduko bat egin behar da. Kolpe bat eman behar duzunean, ezin diozu indar guztiekin eman, bestela seko utz dezakezu, pertsonaren prestaketaren arabera. Horregatik, froga batzuk egiten ditugu aurretik. Rompimenduak deitzen diegu guk: teknika batzuekin, taula batzuk hautsi behar dira, eskuarekin. Hainbeste entrenamenduren ondoren, eskua prestatuta dagoen ala ez ikusteko erabiltzen dugu. Bidai horiek, baita txapelketetara joatekoak ere, nola finantzatzen dituzue? Normalean, gure poltsikotik. Batzuetan eskatu dugu diru laguntzaren bat. Oiartzundik txapelketaren batera joan izan garenean, udalaren diru laguntzak jaso izan ditugu. Beti ongi etortzen da diru pixka bat. Apirilean, Budapestera joan nintzenean, lehenengo aldia izan zen eurorik jarri ez nuela. Dozena bat urte inguru daramat txapelketetan lehiatzen, toki askotan, eta lehen aldia da nire poltsikotik ez dudala ezer jarri. Bazen garaia! Baldin eta nora joan behar duzun, mina egin dezake poltsikoan… Japoniaraino joan zarelako, adibidez. Bai, bai. Aurrezten hasi behar duzu, 2.000 eurotik ez delako jaisten bidaia… Buf, mina ematen du horrek. Beraz, kenpo kaiera erabat emanda zaude? Bai. Gustatuko litzaidake honetaz bizitzeko aukera edukitzea. Zaila da, leku askotan eman behar dituzulako eskolak, edo zuk leku bat ireki eta dedikazioa eskaintzea. Nik esaten dudana: gustuko lana ez da lana. Nire zaletasuna lan bilakatzea da, eta hori bilatzen ari naiz momentu honetan. Ea nola ateratzen den.
«Budapestera joan nintzenean, lehen aldiz ez nuen dirurik jarri poltsikotik»
Oraindik urte askorako daukazula uste al duzu? Oraindik bai. Izan ditut urte batzuk pixka bat txarrak, lesioekin. Urte pare bat lehiatu gabe egon behar izan nuen, gorputza nahiko zigortuta nuelako. Bi urteren ondoren, probak egiten hasi nintzen, eta aurten berriro hasi naiz. Emaitza oso onak izan ditut, eta gorputzarekin ez dut gorabeherarik eduki. Oraindik 26 urte dituzu. Esaten da, profesionalen munduan, 30 urtetatik aurrera gorputza beherantz doala. 32-33 urterekin bukatuko dudala uste dut, hori izango da puntu gorena. Ikusiko dugu. Borroka arteek, kirola egiteko aukeraz gain, beste zerbait ematen dutela esan izan da beti. Hala al da? Diziplina eta autokontrola izaten laguntzen dute. Borroka beti gimnasiorako utzi behar dela irakasten dizu. Horrez gain, adibide bat jarriko dut: lan bat lortzeko elkarrizketa bat daukazunean, lasaitasun bat ematen dizu, tenple hori. Lekuan egoten eta arnasa modu onean hartzen laguntzen dizu. Bestalde, ikastaro tekniko bat antolatu duzue Elorsoro kiroldegian, uztailaren 7an eta 8an. Zer landuko duzue? Egia esan, ez dakit. Normalean, irakasle bat etortzen da, eta esaten digute hau edo bestea landuko dugula. Baina kasu honetan, irakasleak ezer ere ez digu esan… Sorpresa bat izango da guretzako. Oiartzuarrez gain, Europatik etorriko da jendea. Hego eta Ipar Euskal Herritik etorriko dira, Espainiako Estatutik eta abar. Oraindik bere presentzia konfirmatzeko duen jendea ere etorriko da. Eta zure kasuan, zer duzu begi bistan? Uztailean eta abuztuan atseden  hartuko dut. Datorren ikasturteari begira, baditugu txapelketa moduko batzuk, denboraldia prestatzen hasteko. Horrekin urrian hasiko gara. Topaketa bat egingo dugu, batak bestearekin bere burua neurtzen hasteko. Horixe izango da lehenengo gauza.
«Irailean hasiko naiz prestatzen datorren urteko Japoniako  txapelketa»
Urrutira joateko aurrezten hasi al zara? Bai, bai, hasi naiz! Japoniara joateko urtea izango da. Hiru urtean behin egiten da, eta aurrekoa 2016an izan zenez, 2019an tokatzen da. Jada aurrezten hasi naiz, betikoa gertatzen baita gero. Zenbat eta gehiago itxaron, orduan eta garestiagoak dira hegazkin txartelak. Horregatik, abendurako prest eduki behar dut dirua. Kirol aldetik, irailean hasiko naiz gogor entrenatzen, txapelketa hori prestatzeko, eta ea zer gertatzen den. Beti irabazteko ideiarekin joaten zara, baina maila dago hor, maila dago… Lehenengo aldia izango da modalitate batean bakarrik lehiatuko naizela. Ea zortea daukagun, eta ea zer edo zer txukuna egiten dugun.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.