[GALERIA ETA BIDEOAK] Herria pozik dago...

Festetako egun handia dute gaur San Pedron

Ondartxo Abesbatzako kideak ‘Azken dantza hau’ kantatuz agurtu ziren.

Festak bete-betean dira San Pedron. Atzo hasi ziren jaiak (ikus galeria) eta gaur, San Pedro Eguna, festetako egun handia ospatzeko dute. Eguerdian haurren Iñude eta Artzainak irtengo dira dantzara, eta arratsaldetik aurrera hamaika ekitaldi izango dira aukeran. Arratsaldean Patata Tropikala taldekoan antzezlana Salbion; frontenis eta saskibaloi finalak, erraldoi eta buruhandiak, herriko txikien talentu erakustaldia, bote eta toka txapelketak… bada zer hautatu, eta gauean berriz, rap, rock eta elektronika doinuan kaiko oholtzako kontzertuan. Gaur, San Pedro Eguna
  • 09:00: Diana txistulariekin.
  • 12:00: Meza: Licinio Refice.
  • 12:30: Haurren Inudeak eta artzainak.
  • 17:00: Haurrentzako antzerkia Salbion Kalean otso etxean uso.
  • 18:00: Frontenis finalak.
  • 18:30: Buruhandi eta erraldoiak.
  • 19:00: Saskibaloi finala.
  • 19:00: Bote eta igel txapelketa Pelosen.
  • 19:30: Goazen Nait Txikia plazan.
  • 20:00: Berzosax taldearen kontzertua 3 T’erdi tabernan.
  • 23:00: Kontzertuak kaian: Jo ta tiro eta Four Rooms (Veneziar rap taldea). Jarraian Elektronika Gaua Garinboren eskutik.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.