Lartzabalen gaur lehertuko da txupina

Gaurtik igandera arte egitarau zabalaz gozatzeko aukera izango da Lartzabal auzoan.

Gaur hasiko dira Lartzabalgo jaiak.

Bosgarren urtez jarraian antolatu ditu jai batzordeak Lartzabalgo festak, “esfortzu eta lan handia eginda”, azaldu dutenez. Gaur botako dute jaiei haseira emango dien txupina eta igandera arte, hamaika ekitaldi antolatu dituzte adin guztietako auzotarrak asetzeko modukoak: txapelketak, erakusketak, musika… denaterik izango da. Jaiei amaiera emateko modu berezia aukeratu dute, txokolate betekada. Egitaraua Gaur, ostirala
  • 18:30: Haritza elkartean argazki erakusketa eta boxeo ikuskizuna (Team Latigo) Lartzabal Auzoko kirol lekuan, errekaren ondoan..
  • 19:00: Txupinazoa eta buruhandiak.
  • 19:30: Etxeko patata tortila lehiaketa. 19:30era arte jasoko dituzte tortilak. Patata, arrautza, eta tipula osagaiak erabili beharko dituzte, Lartzabalgo Auzo Elkartearen aurrean.
  • 20:00: Pintxo pote solidarioa (Juneren Hegoak) auzo elkartearen aurrean.
  • 20:00-21:30: Matraka elektrotxaranga.
Bihar, larunbata
  • 11:00-13:30: Puzgarriak, tren txikia eta quadsak kirol lekuan.
  • 16:00-18:30: Puzgarriak, tren txikia eta quadsak kirol lekuan.
  • 18:30: Haurrentzako askaria auzo elkartearen aurrean.
  • 19:00: Zumba saioa.
  • 21:00: Herri afaria Lartzabal tabernaren aurrean.
  • 23:00-02:00: Diskofesta DJ Motionekin kirol lekuan.
Etzi, igandea
  • 09:00: Hildakoen aldeko meza Arraguako parrokian.
  • 10:30-13:30: Kolore Guziak kirol lekuan.
  • 12:00: Toka eta bote lehiaketa (izen ematea hamar minutu lehenago zabalduko dute), kirol lekuan.
  • 13:30-14:00: Pintxo potea auzoko jubilatuentzat.
  • 16:00: Apar festa, plaza berrian.
  • 17:30: Bizkotxo lehiaketa auzo elkartearen aurrean.
  • 18:00: Txokolate betekada eta jaien amaiera.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.