Bi hilabetez, egunero irekita egongo da, Oiartzun bisitatu nahi dutenei zerbitzua emateko
Udako denboraldian egongo da irekita.
Oiartzungo Turismo Bulegoak datorren astelehenean, uztailak 2, hasiko du udako denboraldia. Bi hilabetez egongo da irekita, irailaren 2ra arte.
Bulegoak Oiartzun bisitatzen dutenei zerbitzua emango die egunero, astelehenetik igandera. Goizez, 10:00etatik 14:00etara egongo da irekita, eta arratsaldez 16:00etatik 18:00etara. Ohi bezala, Fermiñeneko beheko solairuan izango du bere txokoa.