Datorren asteartean, uztailak 3, hasiko dituzte entseguak, Haurtzaro Ikastolako pilotalekuan; zortzi entsegu egingo dituzte uztailean
Haurrak datorren asteazkenean hasiko dira danborrak astintzen.
Xanistebanak prestatzen ari dira Oiartzungo eragileak. Datorren astean,
sokatiran ariko diren neskez gain, haurren danborradakoak ere hasiko dira entseguak egiten. Ergoiengo Jai Batzordeak eta Haurtzaro Ikastolak antolatzen dute danborrada hori.
Uztailean zortzi entsegu saio egingo dituzte. Lehenengoa datorren asteartean, uztailak 3, izango da. Hurrengoak egun hauetan izango dira: uztailaren 5ean, 10ean, 12an, 17an, 19an, 26an eta 27an. Haurtzaro Ikastolako pilotalekuan elkartuko dira egun horietan, 18:30etik aurrera.